Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Udaberrik euskal dantza tradizionala bere horretan mantentzeko apustua egin zuen"

Dokumentuaren akzioak

"Udaberrik euskal dantza tradizionala bere horretan mantentzeko apustua egin zuen"

Garazi Artetxe eta Xabi Artola Tolosako Udaberri dantza taldeko kideak

Lokal berria, hainbat egitasmo eta sasoi bikaina. Garazi Artetxe eta Xabi Artola Udaberri dantza taldeaz mintzatu dira
Egilea
Marta San Sebastián
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Tolosa
Mota
Elkarrizketa
Data
2014/04/29
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Garai gozoak bizi ditu Udaberri dantza taldeak. Garazi Artetxe eta Xabi Artola arduradun taldeko kideak dira, "lanerako jarrera duena, baina lagun-taldea ere badena", aditzera eman dutenez. Haurrak zirela hasi ziren dantzan, Garazi sei urte zituela eta Xabi, berriz, bi urterekin Iruran, oinez hasi berritan. Udaberrik euskal dantza tradizionala "bere horretan mantentzeko" egindako apustuari eusten jarraitzen duela baieztatzen dute, baina etengabean erronka berriei keinuak eginez.

Zein egoeran dago taldea gaur egun? Zenbat kide zarete?

- XABI ARTOLA: 120 haur inguru ditugu eta arduradun-taldea, dan-tzari eta musikari artean, 35 gara. Azken urteetan kopurua gehitzen joan gara, jende berria sartu da eta musikari gehiago ere bagara. Iaz Hungariara egin genuen bidaia osa-tzeko musikarien fanfarre taldea osatu genuen eta giroa gustatu zi-tzaien eta gurekin jarraitzen dute.

GARAZI ARTETXE: Aurreko belaunaldian denek batera utzi zuten taldea duela zenbait urte eta guk erreleboa hartu genuen arte beherakada bat egon zen. Geroztik taldea berpiztuta dago.

Lokal berria ere baduzue, ezta?

- G.A: Guretzat sari bat izan zen, izan ere urte asko daramatzagu leku batetik bestera mugitzen. Taldearentzat lokal finko bat da eta 20 urtetarako segurua. Loteria tokatzearen parekoa izan da!

Tolosako kultur egitarauaren pieza garrantzitsua da Udaberri...

- G.A: Azkenean urtean zehar ekitaldi asko antolatzen ditugu, dan-tzari txiki, Leidorreko emanaldia, Gabonetan, Sanjoanetan... Tradizioa mantenduz egin nahi dugu hori guztia.

Beste euskal dantza talde batzuek koreografia modernoak nahasten dituzte. Udaberrik tradizioari eutsi nahi dio bere horretan?

-X.A: Bai, geure kultura den bezala islatzen dugu, bai jantzi aldetik, material aldetik... aldaketarik gabe. Udaberriren filosofia beti izan da tradizioari eustea eta bere horretan mantentzea ezagutzera emateko.

Dantza talde askoren gabezia mutilak izan ohi dira. Udaberrik ere hutsune hori al du?

-X.A: Betiko arazoa da, bai. Egia da Udaberrin lehen mutil asko zegoela. Ni sartu nintzenean, ordea, oso gutxi zeuden. Hungariara joateko zortzikotea osatzeko lan dezente egin behar izan genuen, baina talde hori sendotu egin da eta aurrera egin du.

G.A: Umetan mutilak baditugu, baina heldutzen joaten diren heinean utzi egiten dute beste hainbat aukera dituztelako, futbola, pilota... Gure lana erakartzea da eta dantzarekiko zaletasuna kutsatzea.

Zein proiektu dituzue eskuetan?

- X.A: Haurrek ere emanaldietan parte hartzea nahi dugu, motiba-tzeko garrantzitsua delako. Gure kasuan, harremanak sendotzeko helburuarekin kanpora joateko zenbait egitasmo ditugu. Iaz, adibidez, Hungariara bidaia egin genuen.

G.A: Taldearen atzean lan asko dago, jantziak, dantzak, entseguak, komunikabideekin harremanak... eta hori guztia guk egin behar dugu. Bidaiei dagokienez, aurten Kataluniara, Donibane Lohitzunera eta Portugalera joango gara geure dan-tzak erakustera.

Belaunaldien arteko lotura ere sustatu nahi duzue, ezta?

- G.A: Horretarako Sortutako katea eten ez dadin egitasmoa martxan jarri dugu. Facebook bitartez argazki zaharrak zabaltzen ari gara jendeak ekarpenak egin ditzan. Udaberri 57 urte dituen taldea da eta belaunaldi asko pasatu dira taldetik...

Zer eman dizue Udaberrik?

-G.A: Niri dena eman dit, lagun asko eta diziplina baten beharra ere bai. Behartuta gaude entseguetara joatea, baina gustura joaten gara. Bakoitzak bere ardurak ditu eta taldean lan egiten ikasi dut.

X.A: Azken finean, kuadrilla bat gara, baina lan egiteko jarrera badago eta, beraz, lana egiterakoan konfiantza dugu elkarrengan. Era beran, iniziatiba eta ideiak daude eta horrek asko betetzen nau.

Gipuzkoatzen

"Udalak 20 urtetarako lokal berria ematea guretzat sari bat izan da"

"Dantzaren bitartez geure kutura den bezala islatzen dugu, aldaketarik gabe"

Gipuzkoako txoko bat. Garazi: Tolosako Zumardi Handia asko gustatzen zait. Xabi: Tolosako alde zaharra, beti hor ibiltzen garelako gora eta behera.

Paisaia idiliko bat. G: Jaizkibel ingurua. X: Zumaiako flyscha.

Festa edo ospakizun bat. G: Tolosako Sanjoanak. X: Niri ere Sanjoanak, dantza talde bezala modu berezian bizi ditugulako.

Mendi bat. G: Uzturre. X: Loatzo.

Hondartza bat. G: Zumaiako Itzurun asko gustatzen zait. X: Donostiako Kontxa bereziki ederra da.

Gipuzkoatzen

Garazi Artetxe eta Xabi Artola

(n.g)

Dokumentuaren akzioak