Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Udaberriari ongi etorria emateko, ihauteri giroa nagusi Ipar Euskal Herrian gaindi

Dokumentuaren akzioak

Udaberriari ongi etorria emateko, ihauteri giroa nagusi Ipar Euskal Herrian gaindi

Neguari bukaera emateko desiraz eta udaberriari atea irekitzeko irrikaz, ospakizun anitz iraganen dira euskal lurraldearen luze-zabalean otsaila eta martxoa bitarte. Ondoko lerrootan ospakizun nagusiekin osaturiko bilduma.
Egilea
Irati Esparza--Guimon
Komunikabidea
Kazeta
Mota
Albistea
Data
2025/01/31
Lotura
Kazeta
Iaz, lehen aldikotz, Pagolako gazteek Maskarada aurkeztuko zuten. (Artxiboko irudia)
Iaz, lehen aldikotz, Pagolako gazteek Maskarada aurkeztuko zuten. (Artxiboko irudia) (Patxi BELTZAIZ)

Ipar Euskal Herriko ihauteri bestak forma eta pertsonaia anitz baditu ere, Zanpantzarren auziak eta Hartzaren iratzartzeak izaten dira gehienetan.

Ihauteriaren aroari atea zabalduz, Lakarritik abiatu zen aurtengo maskaraden sasoia urtarrilaren 14an, handik aitzina ospakizunak zabalduz joan direla.

KAZETAk aurtengo ihauterien hainbat hitzordu zerrendatu ditu.

Libertimendua

Negua, gaua, iluna, beltza... dakarte zirtzilek Santibateetan eta haien arma nagusia hitza, kritika, umorea eta zirtoa dira. Gaurkotasuneko gaiak ekarriko dituzte plazara, beti ere, kritika soziala ardatz hartuta. Gutienez zazpi libertimendu izanen dira aurtengo ihauterietan; Baxe Nafarroan, Lapurdin, Nafarroan zein Gipuzkoan. Bolant-dantzariak eta zirtzilak, koko-zuriak eta koko-beltzak... Dantza, musika, bertsoa, ziria, kritika, umorea, algara edota negarra ez dira falta egitarauan. 

- Otsailaren 16an, Donapaleun, Amikuzeko libertimendua

- Otsailaren 22an, Añorgan (Gipuzkoa), Dibertimendua

- Otsailaren 23an, Heletan, Baigurako libertimendua

- Martxoaren 2an, Iruñean (Nafarroa Garaia), Iruinkokoa

- Martxoaren 2an, Baigorrin

- Martxoaren 15an, Hazparnen

- Martxoaren 15an, Iruñeko Arrosadia auzoan

- Martxoaren 16an Bunuzen, Oztibarreko libertimendua

Kaskarotak

Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera, eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa… Ponpier eta kotilun gorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan hartza ere agertuko da. 

Otsailaren 1ean

- Beskoitze: Oinak Arin (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta) 

- Kanbo: Jeikadi

- Ahurti: 'Reveil urtois'

Otsailaren 2an 

- Donibane Lohizune: Begiraleak dantza taldeak aurten 90 urte ospatzen dituenez, 1980ko hamarkadan Betteluren Lapurdi ihauteriak berreskuratu zituzten dantzariak oraingo gazteekin izanen dira.

- Beskoitze: Oinak Arin (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia) 

- Kanbo: Jeikadi

- Ahurti: 'Reveil urtois'

Otsailaren 8an 

Beskoitze: Oinak Arin (Urt bidea Iturbidea, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua) 

Otsailaren 9an 

- Beskoitze: Oinak Arin (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia) 

- Kanbo: Jeikadi

Otsailaren 15ean 

- Uztaritzeko kaskarotak Baionan: Izartxo 

- Itsasu: Ataize

Otsailaren 16an 

- Itsasu: Ataize

Otsaiaren 22an 

- Uztaritze: Izartxo (Arruntza auzoan)

- Beskoitze: Oinak Arin, haurrak

- Itsasu: Ataize

- Biriatu

Otsailaren 23an 

- Uztaritze: Izartxo (Heraitze auzoan) 

- Beskoitze: Oinak Arin (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska) 

- Itsasu: Ataize

Martxoaren 1 eta 2an 

- Uztaritze: Izartxo

- Beskoitze: Oinak Arin (eliza aurrean)

 

Ihauteriak

- Angelu: otsailaren 1ean

- Urruña: Etxez-etxe otsailaren 8an

- Senpere, Baiona, Urruña eta Donibane Garazi: otsailaren 22an.

- Sorgin gaua Ziburun: otsailaren 14ean. 

- Hartzaro Festibala (Uztaritzen) otsailaren 15etik martxoaren 4a bitarte iraganen da. 

Dokumentuaren akzioak