Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Txistuaren enbaxadorea

Dokumentuaren akzioak

Txistuaren enbaxadorea

Egilea
Lorea Muguruza
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2008/02/23

Coarrazan (Biarno, Frantzia) zendu zen atzo Polentzi Gezala Lezoko txistularia (Gipuzkoa). Enbolia baten ondorioz eman zuen azken hatsa, 88 urte zituela. Etzi izango dira hileta elizkizunak, 14:00etan. Gezalak mundu osora zabalduz zuen txistuaren doinua.

1919ko azaroaren 20an Jaizkibel mendi magalean sortu zen Polentzi Gezala. Guraso abertzale eta euskaltzaleengandik musika, dantza eta, oro har, euskal kultura jaso zuen aurrena,eta irakasten ibili zen gero.

Lezoko Patrizio Intxaurrandietarekin jo zituen txistuaren lehen notak; geroxeago Errenteriako Alejandro Lizasorekin jarraitu zuen, eta Donostiako Isidro Ansorenarekin ere sakontze ikasketak egin zituen.

36ko gerran Euskal Herritik kanpo ibili zen, eta soldadutzan zazpi urte egin eta gero, musikaren munduan murgildu zen. Etorki dantza taldearekin Parisera joan zen 1951n, eta han eman zituen bizitzako urte gehienak. Txistuaren enbaxadore izan zen munduan (Paris, Londres, Brusela, Hungaria, Haga, Euskal Herria...). Kontzertu eta emanaldiak ere erruz izan zituen, bakarka eta taldeekin: Etorki, Oldarra, Jeiki eta Gazteria dantza taldeekin; Carmen Amaya eta Marienma dantzari espainiarrekin...

Sekula ez zuen ahaztu Lezo. Herriarekiko zuen maitasuna agerian utzi zuen. Sarri joaten zen jaioterrira txistua jotzera. 2003ko apirilaren 3an zabaldu zuten Lezon Gezala auditoriuma, gezalatarrek egindako lana saritzeko asmoz.

Dokumentuaren akzioak