Dokumentuaren akzioak
«Txistua ez da mugatzen jai girora; gehiagorako balio du»
Atzekoz aurrera. Iñaki Palacios. Txistularia.
Arabako Errioxan oinarritu du Palaciosek 'Lurra-ardoa-dantza' egitasmoa; ingurua ez ezik, han izandako bizipenek eta sentipenek ere doinuak iradokitzen dituztela azaldu du.
urra-ardoa-dantza disko-liburua aurkeztu berri du Iñaki Palacios txistulariak (Gasteiz, 1988). Ordea, proiektua objektu hori baino zabalagoa da. Dantzari estuki lotuta jaio da, txistuak musika instrumentu gisa duen baliagarritasuna aldarrikatzeko asmoarekin. Irailaren 23an aurkeztuko dute ikuskizuna, Gasteizko Principal antzokian, zuzeneko musikarekin eta Mulixka dantza taldearekin, 20:30ean.
Nola sortu zitzaizun disko-liburua egiteko ideia?
Josu Sanchez eta bioi bururatu zitzaigun. Josu da koreografiaz arduratu dena. 2013an Ardoaren Dantza egin genuen. Jendeari gustatu zitzaion, eta labur egiten zitzaiela esan ziguten. Zerbait zabalagoa egitea pentsatu genuen, jendeak eserita ikusteko modukoa. Musika eta koreografia propioak sortu genituen. Horrez gain, ikuskizunean, ekarpen gehigarri moduan, Juanjo Monago aktoreak ardandegi-jabe bat antzeztuko du.
Musikaz gain dantzak ere sortu dituzue. Zertan oinarritu dituzue?
Tradizioan oinarritu dira, baina pauso berritzaileekin. Ez da tradizio purua, ezta dantza garaikidea ere; gaur egungo pausoak dira, ohituran sustraituak.
Txistuak duen irudiarekin apurtu nahi duzula esan izan duzu. Zergatik?
Norbait ezagutzen duzunean, musikaria zarela esaten diozunean errespetuz begiratzen zaitu. Txistularia zarela esaten diozunean, ordea, keinua aldatzen zaio. «Eta bizitzeko ematen al du?», galdetzen didate. Txistua ez da mugatzen jai girora. Besteen moduko musika tresna da. Jendeak uste baino gehiagorako balio du.
Erreferenteak falta al dira?
Trikitiaren adibideak badaude gure inguruan, musika taldeetan: Xabi Solano dago, Esne Beltzan; Ines Osinaga Gosen; Agus Barandiaran Korrontzin; Kepa Junkera ere, noski... Txistuan Garikoitz Mendizabal dago erreferente gisa, baina oraindik ez da ikusi formaziorik non txistua uztartzen den gitarra, baxu eta bateriarekin.
Diskoan hainbat instrumentu eta soinurekin jantzi duzu txistua.
Baxua dago, gitarra, txaloak... Kostatu zitzaigun soinua lortzea; ez zen erraza izan. Goiz osoa eman genuen, anplifikagailu ezberdinekin saiatzen. Baina nahi genuen soinua lortu genuen. Beste musika batzuetan bidea oso ondo zehaztuta dago, baita soinu aukerak ere... Gu bidea egiten ibili gara, eta oso pozik gaude emaitzarekin.
Txistua gazteei gerturatzeko erronka finkatu duzu diskoarekin batera. Zaila al da?
Oso zaila da. Basauriko Musika Eskolan irakasle naiz. Han, haurrek 6 urte dituztenean aukeratu behar dute musika tresna bat. Imajinatu zein zaila den txistua aukeratzea, ondoan gitarra elektrikoa badute. Umeek oso gertu dute gitarraren erreferentea, hedabideetan ikusteagatik, telesailetan... Txistuan askoz erreferente gutxiago daude. Disko erakargarria da, eta entzuteko erraza dela uste dut.
Diskoa Arabako Errioxan oinarrituta dago. Lekuek doinu zehatzak iradokitzen dizkizute?
Bai, baina lotura bat ere behar da. Arabako Errioxarekin oso erraza izan da. Familia Eltziegokoa da. Diskoan agertzen diren izenburuak horrekin lotuta daude. Pasadero singlea familiaren mahastia da, adibidez; zoriontasuna iradokitzen dit han bizitako guztiagatik, eta halakoa da abestia.
Eta elikagaiek? 2013an Ardoaren Dantza egin zenuen, duela zenbait hilabete Idiazabalena...
Ardoaren dantza egin genuen hango jendearentzako omenaldi gisa. Iaz, Arabako Errioxako ardoa Idiazabalgo gaztarekin senidetu zen, eta Idiazabalgo alkateak eskatuta sortu genuen abestia. Emaitzarekin pozik geratu ginen.