Dokumentuaren akzioak
«Txistua euskaldun mantentzeko tresna bat zen; normalizatu egin zen gero»
Iñaki Urtizberea. Musikaria
Oldarra eta Urtizberea elkarri lotuta doazen bi izen dira; batak besteari asko eman dio. Musika tradizionaleko lehen eskolak ematen hasi zen Baionako Kontserbatorioan, eta Miarritzeko Txistulari Banda sortu zuen.
Musika jarria du etxean Iñaki Urtizbereak (Montauban, Okzitania, 1939), «beti dut jarria». Haren etxera sartu orduko, ez da zaila asmatzea zer-nolako harreman estua duen musikarekin: kanpoan la, do, mi notak ageri diren koadro bat, barruan piano bat, diskoak, musikari buruzko liburuak eta Arturo Toscanini Italiako orkestrako zuzendariaren erretratuak: «Nire idoloa da».
Montaubanen sortua zara; zer dela eta?
Nire gurasoak Euskal Herritik ihes egin zuten Espainiako gerran, aita Irungoa zen eta ama Donostiakoa. Egoera hobetu zenean Irunera joan ginen bizitzera, 2 urte nituen orduan. Mugaz oroitzen naiz: ogia erostera Hendaiara joaten ginenean, Poliziak ikusten genituen beti, eta horrek asko markatu ninduen. Zaila izan zen. Gero Miarritzera joan ginen bizitzera; nire izeba bat han bizi zen, eta hara joan ginen. Nire aitak zurgin gisa lan egiten zuen, eta errefuxiatuekin Oldarran elkartzen zen. Batzoki bat zegoen han, eta hantxe elkartzen ziren denak. Polizia memento horretan nahiko ongi portatzen zela esango genuke: aurretik pasatzen ziren, baina ez zuten ezer esaten, kontrolatzen zuten.
Txistuari lotuta ikusi ohi da zure izena. Noiz hasi zinen?
12 urte nituenean dantzan hasi nintzen, eta futbolean jokatzen ari nintzen batean, hanka hautsi nuen, eta bukatu ziren niretzat dantza eskolak. Baina bitarte horretan Narcis Ibarrondo txistularia etxera etorri zen, eta txistua aurkeztu zidan. Mundu bat ireki zitzaidan.
Horretara bideratu zenuen zure ibilbide profesionala.
Bai, erabat. 1960an lehiaketa bat izan zen Baionan txistu eskolak sortzeko, ordura arte musika tradizionala ez zen erakusten Frantzia osoan, lehenengoa izan zen Baionakoa. Lehiaketa pasatu nuen, aukeratu ninduten, eta kontserbatorioan hasi nintzen urtebete geroago. Ikasle asko hasi ziren txistua ikasten; ia esango nuke gurasoek behartzen zituztela eskoletara etortzera! Gerora, txistua normalizatu egin zen beste edozein instrumentu bezala, eta hor jadanik lasaitu zen. Txistua euskaldun mantentzeko tresna bat zen; gero, hori ere normalizatu egin zen.
Soldadutzara ere eraman omen zenuen txistua.
Espainiatik soldadutza egiteko deitu zidaten, eta kontserbatorioa utzi behar izan nuen denboraldi baterako. Frantzian jaio arren, Irunen izena emanda nintzen, eta Espainiako Kontsulatutik deitu zidaten, baina soldadutza Baionan bertan egiteko. Oldarrarekin Italiara joatekoak ginen; pasaportea egin zidaten, hara joan nintzen, eta ez ninduten gehiago ikusi. Ez nintzen soldadutza egitera joan, baina 21 urte nituela, Frantziak deitu ninduen soldadutza egiteko. Frantziako hiru tokitan egin nuen eta horietako bat Montaubanen, hori bitxia izan zen, ez nuen oroitzapenik, 2 urte bainituen handik alde egin genuenean, baina azken batean han jaioa nintzen, eta, hango tabernetara sartzen ginenean, bertan jaio nintzela esaten nienean, ez zidaten sinesten, barre batzuk egin izan genituen. Eta, bai, musikan ibili nintzen soldadutzan, eta, behin, zuzendariak galdetu zidan zein instrumentu jotzen ote nuen, eta nik txistua erantzun nion. «Zer da hori?», galdetu zidan; ez zuen ezagutu ere egiten. Atera nuen, eta pieza batzuk jo nizkion, zer-nolako doinua ateratzen zuen ezagut zezan. Kantu batzuk ere konposatu nituen bertan.
Hiru urtez Euskal Herriko Txistulari Elkarteko presidentea izan zinen. Zein zen egoera orduan? Zein ziren zure helburuak kargu hori hartuta?
Gipuzkoako eta Bizkaiko txistularien artean elkar hitz egitea zen helburu nagusia; bai, izugarria zen. Elkartea bertan behera uzteko zorian egon zen, bata bestearen kontra zegoen, giro txarra zen orduan. Mugaz bestaldeko batek giro hori baretzen lagunduko zuela pentsatu zuten, eta ni jarri ninduten presidente. Hasieran, zuzenean hautatuta, eta, gero, bozketa eginda. Ez zen erronka makala eta pazientziarekin hartu nuen. Zorionez, dena konpondu zen. Beste egiteko bat ere bazen: Txistulari aldizkaria mantentzea. Diru asko kostatzen zen, eta hori aurrera eramateko zailtasunak izan genituen aldi batzuetan.
Koru bat zuzentzen norekin ikasi zenuen?
Juan Eraso elizondoarra ezagutu nuen, eta hark egin ninduen benetan koruko zuzendari. Ahotsa landu nuen harekin, eta hark dena irakatsi zidan; zoragarria izan zen, izugarrizko zortea izan nuen. 1986an, gizonek osatutako koru bat sortu zen Baionan, eta zuzendari lanak egiten hasi nintzen hamar urtez.
Musikarekiko zaletasuna betidanik izan duzu?
Bai, gurasoek asko maite zuten musika. Etxeko irrati handi bat gogoratzen dut, eta amak beti pizten zuen, musika jartzeko. Oldarraren barruan ere dena musikaren inguruan izan da; beraz, ez dut batere meriturik! Kar-kar-kar.
Ia mende erdia daramazu Oldarrako korua zuzentzen; gauzak asko aldatuko ziren denbora tarte horretan.
Gauzak ikusteko modua aldatu dugu; orain, askoz interesgarriagoa da. Aldatu dira, baina onerako.
Beti izan da gizonezkoen koru bat? Emakumeek ere abestu nahiko zuten...
Hastapenean, koru misto bat izan zen, eta, gero, ikusgarriak egiten ziren, baina otxoteekin. Gerora, emakume batzuk etorri zitzaizkidan galdetzera ea zergatik ez zuten beraiek ere abesten, eta etortzeko esan nien, baina, ordurako, gizonezko koru sendoa bihurtua ginen. Entseguak egin genituen, baina zaila izan zen koru misto bat egitea. Kontzertu bakarra eman genuen, Makean, baina lehenengoa eta azkenekoa izan zen. Egoera politikoa ere hor zegoen, batzuk hasten ziren koruan, gero hiru hilabetetan ez zenuen ikusten... Geroztik, ez da beste saiakerarik izan.
Oldarra izena beti duzu ahotan.
Oldarra dena izan da niretzat. Giro politikoa ezagutu nuen, errefuxiatuak... horrek asko ireki zidan mentalitatea. Askok leporatu izan didate baldintzatuta egon naizela, baina ez da horrela;ni barruan nintzen, eta egoera zer zen ikusten nuen.
Miarritzen horrelako leku bat egoteak zer ekarri zuen?
Zaila zen, arazoak ere izan genituen. Hauteskundeak egin ziren, eta Maurice Abeberri aurkeztu zen —Frantziako hautetsirik gazteen bilakatu zen—, eta Guy Petit alkatea etorri zitzaidan esatera Oldarratik Abeberri anaiak kentzen bagenituen nahi genituen diru laguntzak lortuko genituela. Imajinatzen duzu? Hori zen egoera, abertzaleak ginelako. Egun batean, batzokian ginen, entsegua baino lehen, eta batek ohartarazi zigun pakete bat zegoela atearen aurrean. Bonba bat zen. Polizia eta suhiltzaileak deitu genituen, eta leherrarazi egin zuten. GALekoak izango zirela pentsatzen dugu. Beste egun batean, Oldarratik gertu GALen lehergailu batek eztanda egin zuen, eta ikusezinak ikusi genituen. Beldurgarria zen. Miarritzeko jendearentzat, bestalde, ez ginen egokiak. Denborarekin aldatuz joan da ikuspegi hori.
Euskara ez zizuten transmititu etxean.
Beldurra zuten, edo horregatik izango zela pentsatzen dut, ez zuten istoriorik nahi. Etxean, guk ulertzea nahi ez zuten zerbait komentatu behar zutenean, gurasoek euskaraz hitz egiten zuten euren artean. Gerora, Oldarran euskarazko eskolak hartu nituen, baina ez dut ikasi.
Oraindik ere konposatzen jarraitzen duzu?
Orain, Les sept péché capitaux (Zazpi bekatu nagusiak) idazten ari naiz. Zergatik hori? Ez dakit, gau batez burura etorri zitzaidan, eta konposatzen hasi nintzen, koroarekin, flautarekin, klarinetearekin... eta nire anaia Manueli testu bat idazteko eskatu diot. Orain dela gutxi, gainera, Oldarraren historiari buruzko liburu bat argitaratu du Elkarrekin.
Profesionalki beti egon zara musikari lotua?
Beti-beti. Agian pena bat da, beste zerbait egin nezakeen, baina beti musikari lotua egon da nire ibilbide profesionala. Futbolari izan nahi nuen, baina hanka hautsi nuen. Nire aitaren lehengusu batek Bordeleko Girondinsen jokatzen zuen, eta hara joateko esan zidan, eta partida batean izan nuen ezbeharra. Kontua hor gelditu zen, eta, gero, Parisko Racingera eraman nahi ninduten, eta, garai hartan, talde batekin sinatzen bazenuen, 35 urtez taldeari lotzen zinen; ez da orain bezala. Etxera etorri ginen, eta gurasoek ez zidaten utzi Parisera joaten; nik nahi nuen, baina, azkenean, horretan gelditu zen. Hemen, Aviron Bayonnaisen ibili nintzen maila nahiko onean. Agian, futbolari izan nintekeen; zergatik ez? Baina ez naiz damutzen, inondik inora ere, musikari gisa egin dudan ibilbidearengatik.