Dokumentuaren akzioak
Tuterako Zipoteroa
Hori hala izan arren, gure hiriko biztanleek ahalegin handia egin ondoren, 1989an festa hau berreskuratzea lortu zuten. Handik aurrera, Zipoteroen jaiak izugarrizko arrakasta izan du beti; alde batetik, ondoko herrialdetatik etorritako senitarteko ugariengatik eta, bestetik, aurreko urteetan festa hau ospatu ezinean ibiltzeagatik.
Inauterietako hiru arratsaldeetan hiriko kale nagusiak inguratzen dituzten maskak edo mozorroak dira Zipoteroak. Jendea marinel, erronkariar, valentziar edota baserritarrez janzten zen. Baina normalena eta ohikoena, praka zuriekin, atorra koloretsuekin eta paxa edo gerriko gorriarekin mozorrotzea zen.
Gaur egun, Tuteran ospatzen diren inauterietan, Zipoteroek lehen aipaturiko jantzia daramate. Dena den, horrekin batera gauza gehiago eramaten dituzte soinean; alde batetik, eskuineko sorbaldatik zintzilik eta bi ertzak soka batez lotuta dituelarik buruko-zorroa daramate. Zipoteroek, beraien buruko-zorroetan gozokiak sartzen dituzte, balkoietara botaz. Kalean dagoen jendearentzako ere badute eta, hauek, aukera paregabea aprobetxatuz, lurretik hartzen dituzte botatako gozokiak.
Bestalde, eskuan harturik, bost arrako makilari eusten diote eta hemendik bertatik, ilezko maskuri handi bat loturik daraman soka luze bat ateratzen da. Gure Zipoteroak hurbiltzen zaien jendea bere maskuriarekin jotzen dabiltza etengabe. Aipatzekoa da ere, buruan jantzita daramaten zapi koadroduna, lau ertzetan korapiloak dituena.
Ahaztu ezina da, Zipotero guztien aurretik, berreskuratu dugun pertsonaia berria dugu: Kapirote Nagusia. Honek, zintzarriz eta koloretako lorez apaindua, haga luze batez Zipoteroen dantza zuzentzeaz arduratzen da: aurrera, atzera, eskuinetara edota ezkerretara joan behar den erabakitzen duena, alegia.
Dokumentuaren akzioak