Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ttakunek euskal jantzi tradizionala berreskuratzeko ekitaldia egingo du

Dokumentuaren akzioak

Ttakunek euskal jantzi tradizionala berreskuratzeko ekitaldia egingo du

Txukun janzteko aholkuak eman eta liburuxka bat banatuko du gaur Jalgin (18:00etan)

Egilea
Maider Domingo
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lasarte-Oria
Mota
Albistea
Data
2007/11/22

Ttakuneko arduradun Mailu Arrutik adierazi duenez, «azken urteotan 'boom' bat gertatu da jantzi tradionalaren inguruan. Dantza txapelketetan, kaleetan eta abar ikusi ahal izan dugun bezala, aldaketa asko eman dira; koloreak agertu dira, oinetakoek abarkak ordeztu dituzte, petatxuzko jantziak azaldu dira...». Ikerketak ere egin dituzte gaiaren inguruan eta liburu mardulak plazaratu. Kultur elkarteko kideek iturri horiek aztertu dituzte eta aholkuetan oinarritutako laburpena eskainiko dute gaur, «ahalik eta txukunen jantzi gaitezen».

Horretarako elkarrizketa egingo diote zuzenean Olatz Razkin Erketz E.D.Tko jantzien arduradun eta gaian adituari. Halaber, arropa tradizionalekin jantzitako hamar bat gizon-emakumek parte hartuko dute eredu batzuk erakusteko. Ahoz azaltzen dutenaren osagarri gisa, elkarteak berak burutu duen liburuxka «sinple eta praktiko» bat banatuko dute gerturatzen direnen artean. Eskuliburu hori eskuragarri egongo da, baita ere, eskoletan (Haur Hezkuntzatik DBH arte), Kultur Etxean, euskaltegietan, kiroldegian eta Ttakunen.

Kolorea bai, baina kontuz

'Baserritar' jantzia bezala ezagutzen dugunaren inguruko ikerketak aztertu ondoren Ttakuneko kideek egiaztatu dute tradizioz ez zirela soilik arropa beltz, urdin eta ilunak erabiltzen, kolore askotakoak baizik». «Gorria, urdina, berdexka eta marroia asko eramaten zituzten, baina ez aldiz laranja, pistatxoa edo horia», azaldu du Arrutik. Bestalde, oihal ugarirekin egiten zituzten jan-tziak, «gaur egun ez bezala, lasaiera gutxi dutela». Ez zuten, gainera, zuntza erabiltzen «lihoa, kotoia eta zeta baizik».

Ttakunek euskal jantzi tradizionala berreskuratzeko ekitaldia egingo du
1931ko Euskal Festak Hipodromoan. Kutxako fototekako irudi bat. [FILMOTEKA KUTXA]

Dokumentuaren akzioak