Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Triple cita co

Dokumentuaren akzioak

Triple cita co

Komunikabidea
Noaua
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2023/09/20
Lotura
Noaua

Irailaren 22an eta 23an ospatuko den herri jaialdiak laburmetrai baten estreinaldia, bisita gidatu berezia, sorkuntzarako plaza eta zikloak omenduko duen Jose Luis Zumetaren mende erdiko muralari eskainitako herri ikuskizun handia dakar. 

Badator 50 urte bete dituen Jose Luis Zumeta artista usurbildarraren frontoi atzealdeko horma-irudia omenduko duen Xumetik herri jaialdia. Sortze lan honekin hartueman zuzenean jarriko gaituen zikloa iragarri dute asteburu honetarako. Egitarau orokorra lehendik ezagutzera emana zuten arren, egunotan aurkeztu dizkigute xehetasunak.

Film laburraren estreinaldia
Hasteko, 'Zumeta 23' Oskar Alegriak hainbat herrikiderekin batera ekainean Zubietako errebote plazan grabatu zuen film laburra proiektatuko dute. Ostiral gau honetan, irailaren 22an 22:00etan aurkeztuko dute irudiak hartu zituzten eremuan bertan, errebote plazan. Segidan, Peru Galbete eta Gu taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Film labur hau, biharamunean ere, Mikel Laboa plazan proiektatuko dute, hilaren 23an, eguerdiko 12:00etan hasita. Bi hitzorduotan zuzendari Oskar Alegriak proiektu honen nondik norakoak azalduko ditu.

Tailerrak, herriko sortzaileen gidaritzapean
Larunbatean hain zuzen, 11:00- 13:30 artean, Mikel Laboa plaza arte plastikoen erakusleihoan bilakatuko dute. Hainbat tailer iragarri dituzte herriko sortzaileekin. Honako hauek: Buztin tailer askea Buztinzulokoen eskutik; 'KOlore-COllage' Susana Martinekin; 'Zirrimarraka' Joseba Larratxeren eskutik; 'Animaltzen' Zorione Mendezekin; 'Zumetaren kalejira' Monika Zumeta eta Nekane Alduntzinekin; eta, azkenik, Usoa Zumetak serigrafia postua jarriko du.

18:00etan 'Usurbil Museo Irekia' ekimen berezia abiatuko da, Irune Etxabe trikitilaria eta Maddi Aburruza panderojolearekin. Bidean zehar, Zumarte Abesbatzaren, Kimu Txalaparta taldearen eta Ximona ta Doloxen saioaz gozatu ahalko dugu.

Muralari buruzko gogoetak
Ibilaldiaren ostean, gaueko 22:30etan hasita, Zumetaren muralari buruzko gogoetak dantzaren, antzerkiaren eta musikaren bidez aurkeztuko dizkigute. Herrikideok bideraturiko auzolan erraldoiari esker gauzatu da ekimena. Musika zuzendaria: Antton Aranburu. Gitarra: Natali Izagirre eta Haritz Harreguy. Baxua, sintetizadorea: Beñat Urteaga. Saxofoia: Alazne Begiristain. Bateria, pad-ak: Enara Eizagirre. Pianoa: Ixak Arruti. Biola: Maialen Azkue. Biolina: Itxaso Sanchez. Aztarrikant: Mattin Iribar, Imanol Furundarena, Maddi Egizabal, Aitor Zabaleta, Itxaso Sanchez, Unai Azpiroz eta Mattin Aierbe. Ahotsa: Peru Galbete, Malen Azpiazu, Jon Imanol Etxabe, Maddi Zuloaga,Luken Arkarazo eta Anuk Harreguy. Txalaparta: Kimu taldea. Dantza: Orbeldi Dantza Taldea. Dantza bertikala: LaGlo Zirko. Dantza garaikidea: DAB konpainia. Txoriaren diseinua: Jokin Eizagirre. Gidoia: Ugaitz Agirre. Muralaren ahotsak: Jontxu Martinez eta Ainara Ullate. Teknikariak: Soinua Gara. Haiekin batera, hitzorduan parte hartuko dute Ibai Arrieta argazkilariak eta Haritz Arrizabalaga zein Mikel Oiarbide kameralariek. Jaialdiko kartela eta eskuorria Malen Aierbe Zubeldiak diseinatu ditu.

Antolatzaileak
Usurbilgo Kulturgunea izan da antolatzailea, 650 Usurbil Bizi egitasmoa eta Usurbilgo Udalak laguntzaileak. Koordinazio-lantaldean parte hartu dute: Agurnek, Aitorrek, Anttonek, Booktegi K.E.-k, Jon Mikelek, Jontxuk, Lukenek, Maialenek, NOAUA! K.E.-k eta Ugaitzek.

 



"Xumetik" herri jaialdia
Irailak 22, ostirala
22:00 Zubietako errebote plazan: 

"Zumeta 23" dokumentalaren aurkezpena
Aurkezpenean izango dira: Oskar Alegria zuzendaria, Koldobika Jauregi, Manex Urtasun eta Maite Ortiz de Mendibil.
ZUMETA 23. Duela mende erdi, Jose Luis Zumeta artistak bere lanik ikonikoena utzi zigun bere herriaren bihotzean: Usurbilgo frontoian. Egun bi pilotari-margolarik kolore festa bat ospatu dute bere omenez.
Zuzendaritza
Oskar Alegria.
Kamerak Juanfe Garces, Beñat Gereka, Luis Jambrina.
Audio eta soinu-postprodukzioa Luca Rullo.
Edizio eta irudi-postprodukzioa Luis Jambrina, Aitor Oñederra.
Makillajea Oihana Garde.
Atrezzo eta laguntzaileak Alicia Otaegui, Elias Alegria, Jon García Olabarri.
Pilotari pintoreak: Maite Ortiz de Mendibil, Manex Urtasun.
Kolore nahasketa, muralaren inspirazioa: Koldobika Jauregi.
Musika: Peru Galbete + “Urtsua uda”, Mikel Laboa.
Ahotsak: Agurne Alkorta, Arrate Eizagirre, Maria Jesus Tolaretxipi, Antonio Iparragirre, Iñaki Zugasti, Aitor Agirre, Aintzane Aizpurua, Nekane Zaldua.

"Peru Galbete eta gu" taldearen kontzertua
Peru Galbeteren laugarren diskoa da Beiratu. Bizitzari begietara begiratu, edo beiratu. Beiratzea ere badelako gauza bati beiraren ezaugarri edo itxura ematea, eder mantendu dadin. Hirukote akustiko formatuan dator Peru, Idoia Arizaleta gitarra eta teklatuan eta Santi Etxeberria kontrabaxuan.
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Zubietako Herri Batzarra.


Irailak 23, larunbata
Xumetik herri jaialdia:
11:00-13:30 Arte plastikoen erakusleiho eta tailerrak herriko sortzaileekin.
12:00 Oskar Alegriak Zumeta 23 film laburra aurkeztuko du, Mikel Laboa plazan, Peru
Galbeterekin batera.
18:00 Usurbil Museo Irekia ibilaldi berezia, ezohiko geldialdiekin eta herritarrek girotua.
22:30 XUMETIK ikuskizuna: muralaren gogoetak dantza, antzerki eta musika bidez.
Antolatzailea: Usurbilgo Kulturgunea.

Antolatzailea: Usurbilgo Kulturgunea.



 

Dokumentuaren akzioak