Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tradizioa eta modernitatea batera Leinuaren «Batbihiru» ikusgarrian

Dokumentuaren akzioak

Tradizioa eta modernitatea batera Leinuaren «Batbihiru» ikusgarrian

Komunikabidea
Gara
Tokia
Mugerre
Mota
Albistea
Data
2005/04/15

«Obra Baionako antzokian aurkeztu genuen iaz lehen aldiz. Leinua taldeak berez Hiriburu eta inguruetako herrietako dantzariak biltzen dituenez, logikoa iruditu zaigu ikusgarria, berriz ere, inguru horretan aurkeztea», argitu zuen Roger Goienetxe ikusgarria zuzentzen duen dantzariak.



Halere, dantza, apaindura eta musiken aldetik jatorrizko obra mantendu ordez, egileek zenbait aldaketa ekarri nahi izan dituzte. «Musika berriak idatzi dira ikusgarrirako. Dantza, kantua eta musika elkartzen ditu, baina, ohikoa ez den bezala, dantzak musika laguntzen du. Beraz, ikusgarriari ikuspegi berezia ematen dio», adierazi zuen Elisabeth Dufour Leinuko txarangako arduradunak. Horrenbestez, Leinua abiatu zenetik helburu nagusia zeukan taldeak: euskal dantza kontzeptu garaikide batean barnatzea. Eta, “Batbihiru” ikuskizunean indarrean jarri dute irizpide nagusi hori .



Hori dela-eta, obra hiru zatitan banatzen da.“Gu gira” izeneko lehen zatia noizbehinkako rapsodia bat bezala eraiki dute. «Atmosfera eta kolore ezberdinak azaltzen dira. Jatorriz euskal musika herrikoien antologia da, baina ustekabeko topaketetan aberas dezakeguna», argitu zuen Goienetxek.



Bigarren zatian, aldiz, “Gorriak eta Beltzak” izenekoan, Leinua taldeko kideek Zuberoko dantzen estetika bereganatu dute, betiere, lan garaikide bat eginez. Azkenik, “Gernika” deituriko zatian, Pablo Picassoren margolana landu dute eta, mitoaren dimentsioa hartuz, euskal aberria eta ondare sinbolikoak nabarmentzen dituzte.

Dokumentuaren akzioak