Dokumentuaren akzioak
Tradizioa berreskuratzen
Lau egunez jai giroa izango da nagusi Andoaingo jaietan; ezpata-dantza berriro izango da
Aurreko mendeetan ezpata-dantza askotan eskaini ohi zuten Andoainen.
«Zenbait liburutan irakur daiteke Andoainen eginiko ezpata-dantzak,
baina azken urteetan ohitura galduta zegoen». Grinak eta gogoak
bultzatuta, talde txiki batek ohitura berreskuratzeko ahalegina egin
zuen, eta aurten, hogeita hemezortzi neska eta mutil aterako dira
ezpatak eskuan.
Dagoeneko hiru aste daramatzate dantza entseguak egiten.
Otamendik iaz ezpata-dantza erakutsi zien taldeko guztiei. Izan ere,
herri guztietan ez da ezpata-dantza berbera eskaintzen. «Herri
batzuetan beren ezpata-dantza propioa dute, kofradia eta guzti, baina
beste askotan pauso berberak jarraitzen dira». Hala, dantzariek Santa
Krutz parrokiaren aurrealdean itxaroten dute udalbatza eta eskopetariak
jaitsi arte. Ikurrinaren jaitsiera dela eta, udalbatza iristean
dantzatzen dute dantzariek ezpata-dantza. Ezpata handiek, ezpata
txikiek eta kapitainak osatzen dute taldea. Mezaren ostean, berriro
dantzatzen dute.
Dantzari gonbidatuak
Iaz ezpata-dantzari berriro ekin ziotenean, batzordeko kideek
beste herrietako dantzariak gonbidatzeko ahalegina egin zuten. Aurten,
Aritz Ibañezek eta Oier Araolazak parte hartuko dute dantza emanaldian.
Biek ibilbide luzea dute dantzan, eta andoaindarrekin partekatuko dute,
hain zuzen.
Jantziari dagokionez ere goitik behera prestatzen dira
dantzariak. «Espartin eta galtzerdi zuriak, pololoak, gona motza,
alkandora zuria, zapia buruan eta bi gerriko eramaten dituzte ezpata
txikiek. Besteek, aldiz, galtza eta alkandora zuria eramango dute jaka
beltza gainean daramatela. Horrez gain, txapela eta gorbata gorria ere
soinean izango dituzte». Zalantzarik gabe ikusgarria izango da
emanaldia, guztia gustu handiarekin prestatu baitute.
GAUR
19:00. Andoaingo dultzaineroak herriko kaleetan.
23:00. Jaien hasiera pregoia, Kaleberria atzealdea kalean.
BIHAR
11:30. Haur krosa Leizaur parkean.
16:30. Goitibehera txapelketa, Goiburun hasita.
18:30. Herri danborrada, Bekoplazan hasita.
ETZI
11:30. Koadrilen kalejira eta jokoak, Bekoplazan hasita.
18:30. Zirko ttipia.
23:30. Berbena Bekoplazan.
IGANDEAN
10:30. Ikurrinaren jaitsiera.
11:30. Ezpata-dantza.
13:00. Bandaren kontzertua Kale Nagusian.
18:30. Xebastian Lizaso, Jon Maia eta Aitor Mendiluze bertsolariak Zumea plazan.
Dokumentuaren akzioak