Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Torreoia, 'Dantza'-ren agertoki

Dokumentuaren akzioak

Torreoia, 'Dantza'-ren agertoki

Telmo Esnal zuzendari zarauztarraren azken filmeko irudiak grabatzen jardun dute Vista Alegreko eraikin horretan.

Telmo Esnalen Dantza filmaren agertoki bilakatu da Torreoia egunotan. Hain zuzen ere, bertan izan da zuzendari zarauztarra, 2018an estreinatuko duen bere azken lana grabatzen. "Beti irudikatu dut garai batean dantza emanaldiak egingo zirela Torreoian", adierazi du, "leku paregabea" dela aitortuz. Lanean itsasoko irudiak falta zitzaizkien eta Torreoia leku aproposa dela ondorioztatu zuten: "Vista Alegreko parketik itsasoa ikusten da eta polka dantzak grabatzeko leku ezin hobea zen nire ustez", adierazi du Esnalek.
Komunikabidea
Zarauzko Hitza
Mota
Albistea
Data
2017/12/22
Lotura
Zarauzko Hitza

Grabazioarekin hasi aurretik, udalak hainbat txukunketa egin ditu eraikinean eta inguruetan, eta Esnalek eskerrak eman dizkio udalari zein bertako bizilagunei, eman dizkieten erraztasunengatik."Torreoia eta Vista Alegreko pareka leku magikoak dira eta seguru gaude filmari ukitu berezia emango diola inguru honek", nabarmendu du Kultura zinegotzi Nekane Iribarrek. Esnalek filmaren zati batzuk Zarautzen grabatzea erabaki izana "luxua" dela aitortu du Iribarrek, eta "Zarautz mundu zabalean erakusteko aukera aparta" dela. "Gainera, oso geurea den zerbaiten harira, euskal kultura eta dantzarekin lotuta, alegia", gaineratu du.

Aurreikuspenen arabera, otsaila erdialdean amaituko dute Dantza. Torreoia, berriz, 2018an hasiko da udala eraberritzen, "aspaldiko eskaera bati erantzunez".

Dokumentuaren akzioak