Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean

Dokumentuaren akzioak

Tolosaldeko inauteriez eta inauteri dantzez solasean

Gaurko Oinak arin irratsaioan eskualdeko hiru herritako inauterien eta bertako dantzen jatorriaz, bilakaeraz eta transmisioaz hitz egin dugu Josune Zubeldia lizartzarrarekin, Julen Otamendi 'Txino' amezketarrarekin eta Maialen Senperena abaltzisketarrarekin.
Egilea
Xanti Nazabal Urruzola
Komunikabidea
Ataria
Tokia
Lizartza
Mota
Albistea
Data
2023/01/24
Lotura
Ataria

Jadanik urte berriko lehen hilabete honi puska ederra ere jan diogu. Gabonak atzean utzi genituen, eta dagoeneko inauteri garaia ere ate joka daukagu. Zuberoan maskaradak hasi dituzte, Nafarroa aldean ere hasi dira inauteriak ospatzen hainbat herritan, eta behin otsailean sartuta, gureak ere bertan izango ditugu.

Eskualdean, Tolosaz gain, beste hainbat herritan ere ospatzen dira inauteriak. Tolosakoak ezagunenak direla egia da, baina inauterien jatorrizko izaera hori, naturarekin lotura estua duena, hobeto gordetzen dute beste zenbait herritan.

Inauteri horietako batzuetan, dantzak garrantzia handia dauka, inauteri dantza propioak gordetzen baitituzte. Lizartza, Amezketa eta Abaltzisketa dira herri horiek. Lizartzan, bertako inauteri dantza-sorta daukate, Amezketan talai dantza, eta Abaltzisketan txantxo dantza. Gaurko irratsaioa beraz, inauteri eta dantza hauen bueltan egin dugu, jatorriaz, bilakaeraz, transmisioaz eta abar, kontu batzuk esanaz.

Dokumentuaren akzioak