Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Tolosako Beotibar pilotalekua, kantxa osoko igandetako dantzaleku jendetsua

Dokumentuaren akzioak

Tolosako Beotibar pilotalekua, kantxa osoko igandetako dantzaleku jendetsua

1968. urtean hasi zen bertan los zafiros izeneko musika taldea jendea dantzarazten

Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2008/11/17

Jendaurrean bataiatu ondoren astebururo igandetan jotzen hasi ziren. "Arratsaldeko 18.00etatik 19.00etara bandak bere eskaintza egiten zuen eta handik 21.30 aldera arte, Umore-onakook. Eguraldi ona egiten zuenean Plaza Berrian ari-tzen ginen. Txarra egiten zuenean, ordea, Tingladoan; ibai ondoko aterpe batean".

Handik, musika taldeak Beotibar pilotalekura egin zuen salto: "1968. urte aldera ekin genion ibilbide hari. Taldeari izena ere aldatu genion: Umore-Ona izatetik Los Zafiros izatera igaro ginen".

Hamar urtez, neguan batik bat, ia-ia igandero jo zuen Jesus Mari Beristainek bere kideekin pilota-lekuan. "Beti, bi talde finko aritzen ginen -gaineratu du-. Hasieran, pare bat urtez, Ritmo eta melodia taldearekin jo genuen. Handik aurrera Los Pokerrekin. Dantzaldia 19.00etan hasi eta 22.00etan amaitzen zenez txandaka aritzen ginen".

Beotibar topera betetzen zen. Askotan profesionalen pilota partidak amaitu orduko oholtza muntatu eta kantuan hasten ziren. "Garai hartan mendira joateko usadioa ez zen txikia baina arratsalde aldean ohikoa zen mendizaleak pilotalekura hurbiltzea. Hainbeste jende bertaratzen zen, arropazaindegi zerbitzu bat ere izaten zela", adierazi du Beristainek.

Tolosatik, garai bateko Espainiako kantari eta talde sonatuenak igaro ziren: Mocedades, Karina, Luis Aguilé, Los Pekenikes, Antonio Machin…

Azken hau etorri zenean, Jesus Mari Beristainek berarekin batera jo zuen. "Pianista soilik ekarri zuenez, Los Pokerreko eta Los Zafiroseko musikari batzuekin osatu zuen orkestra. Emanaldia presta-tzeko entsegu txiki bat egin eta tronpeta jotzen aritu nintzen". Beristain eta beste musikariek ez zuten kantari ospetsuekin hitz egiteko betarik izaten: "Beraiek amaitu orduko oholtzara igo eta gure txanda iristen zen".

Tronpetariari ez zaio berehalakoan ahaztuko Henry Stephen abeslari beltzak emandako kantaldia: "Oso ezaguna egin zen Mi limón, mi limonero… abestuz. Indar handia zuen kantatzen baina baita egun hartan hurbildu ziren emakume askok ere; ia-ia galtzak kendu zizkioten eta".


Nahiz eta kantari ospetsuek Beotibarren kantatu, jendea ez zen abeslariak entzutera joaten. "Erlazionatu eta dantza egin nahi izaten zuten. Garai hartan, neska eta mutil gazteek dantzaldietan egiten zituzten harremanak batik bat".

Los Zafiros taldearen musika eskaintza zabala zen; denetarik jo-tzen zuten. "Partiturak erosi eta aurrean genituela gaztelaniaz jotzen hasi ginen hasieran. Halere, euskaraz abesten lehenetarikoak izan ginen: Benito Lertxundiren kantak… Egan, gu baino beranduago hasi zen".

Jesus Mari Beristain erretiratuta badago ere, urtetan, delineatzaile gisa lanean aritu ondoren, asteburutan bere zaletasunean erabat murgiltzen zen: musikan.

XX. mende hasierako Hernaniko banda Tilosetan. Garai hartan ezkiak handitzen ari ziren.

Dokumentuaren akzioak