Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Toberakoen dantza-jaialdia gaur Zegaman

Dokumentuaren akzioak

Toberakoen dantza-jaialdia gaur Zegaman

Gaur, osteguna, dantza-emanaldia eskainiko dute Toberako 50 dantza-ikaslek baino gehiagok Zegamako plazan.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zegama - Segura
Mota
Albistea
Data
2013/06/13
Lotura
Diario Vasco

Arratsaldeko 18:30ean ekingo zaio jaialdiari. Errepertorio klasikoa hautatu dute batez ere oraingo honetan musika-eskolakoek, euskal herrialdeetako dantza-era ugariko erakustaldia osatzeko helburuarekin. Makil-dantza eta Kaxarranka bezalakoak ikusi ahal izango dira, eta polkak, fandangoak, arin-arinak eta biribilketak ere bai. Horietako gehienetan musika-eskolako txistulariak izango dituzte lagun dantzariek. Ohiko doinuetan oinarritutako koreografia modernoak ere izango dira, ordea, Agurra adibidez, eta pieza berriagorekin ere ausartuko dira dantzariak, Mikel Laboaren 'Baga Biga edo' Kepa Junkeraren 'Kaixarranka'rekin, adibidez.

Datorren astean, kurtso-bukaerako jaialdiak eskainiko dituzte Toberako ikasleek. Lehenengoa Seguran, hilaren 19an, eta biharamunean, 20an, Zegaman.

Dokumentuaren akzioak