Udazabalen egitarauren lehen ikuskizuna izan zen atzokoa; umorea, dantza eta antzerkia uztartuz, hileta baten nondik norakoak dantzatu zituen Tio Teronen semeak taldearen Festamendua ikuskizunak. Neurri bereziak hartuta herritar ugari gerturatu ziren Jokin Zaitegin plazan egin zuten emanaldira. Atzokoa lehena izan bazen ere, 2020ko Udazabalen egitarauaren baitan, hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko dituzte Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.