Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Teknologia berrietara egokitu behar da dantza"

Dokumentuaren akzioak

"Teknologia berrietara egokitu behar da dantza"

Jon Gaminde bizkaiko dantza batzordeko koordinatzailea

Egilea
Yuri Alvarez
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Durango
Mota
Elkarrizketa
Data
2009/12/05

Teknologia berrien ezarpena eta gazteengana hurbiltzeko formula berriak topatzea euskal dantzaren etorkizuneko erronka nagusienak izango dira. Hala ziurtatzen du Jon Gamindek, 400 urte baino gehiagoko istorioa duen ohitura mantentzeko lanean tinko jarraitzen duenak. "Modernizazioak eskatzen digun bide berriak lortu behar ditugu gure kabuz", azpimarratzen du Bilbotarrak.

XXI. mendean sartuta, zein da euskal dantzaren egoera?

Beste komunitateko kideen egoera konparatuz, dantza tradizionala nahiko osasuntsu dagoela esango nuke. Euskal Herria, metro karratuko, dantzari gehien dituen herrialdea da, eta hori oso datu esanguratsua da. Dena den, askok aurkitzen dugun arazoa, teknologia berriena da. Modernizatzea ezinbestekoa da guretzat, gure plangintza eta lan metodologia egokitu behar ditugu bidean aurkitu dezakeguzan aldaketei aurre egiteko.

Dantzaz bizitzea posiblea da gaur egun?

Dantzari bezala ez, baina dantzako klaseak emanez bai. Normalean dantzaren munduan ibiltzen diren pertsonak beste ogibide bat dute, kazetariak, antropologoak, filologoak...

Zelan heldu zinen mundu honetara?

1979. urtean Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldean hasi nintzen txistulari moduan. Gero, klaseak ematen hasi nintzen eta hortik Bizkaiko Dantza Batzordean lan egitera pasatu nintzen. Folkrorearen munduan 30 urte daramatzat dagoeneko. Gaur egun, Euskal Biltzarreko partaideak gara, gure dantza taldearen barruan 100 bat talde daudelarik.

Zeintzuk dira Bizkaiko Dantza Ba- tzordearen helburuak?

Helburu nagusiak denboran zehar hainbeste iraun duen ohitura zabaltzea eta mantentzea dira, horretarako ikastaroak eta zenbait ekimen burutzen dituguz euskal kultura hainbeste aberasten duen ohitura transmititzeko.

Dantzako elkarte txikiek nola lor tzen dute bizirautea urtean zehar?

Udaletxeek, diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzak ematen dizkigute aurrera jarraitzeko, baina kontu handiz ibili behar gara dirulaguntza horiekin, eurenganako menpekotasun handiegia izateak kaltegarria izan daitekelako. Modernizazioak eskatzen digun bide berriak lortu behar ditugu gure kabuz, publizitatearen eta erakunde ezberdinen laguntza horiek mantenduz.

Zer esangura dauka zuretzat Durangoko Azokak?

Dantza taldeentzat berebiziko garrantzia duen ekitaldia da Azoka. Urtean zehar gure salmentak ez dira oso oparoak izaten, Durangoko Azokak jendearengana hurbiltzeko aukera paregabea eskain-tzeaz gain, lagunenekin ibiltzeko aukera ere eskaintzen du.

Euskal gazteria dantzarekin lotuta dagoela somatzen duzu?

Gaur egun gazteek inoiz baino aisialdirako aukera gehiago aurki- tzen dituzte. Kirol alorrean, futbolaz gain, saskibaloia, eskubaloia... dauzkate eta guk ezin dugu horiekin lehiatu. Momentu honetan, gure betebehar nagusiena gazteak gugana hurbiltzeko formula berriak bilatzea da. Dena den, garrantzitsua litzateke gogoratzea Dantzari Eguna ospatu genuenean 3.500 lagun bildu zirela. Horietatik erdia baino gehiagok 14 eta 20 urte arteko adina zuten. Datu horiek hor daude eta ukaezinak dira.

Bertsoak hip-hop doinuekin nahastuta, Michael Jacksonen kantak txalapartekin... horrelako aldaketak iritsiko balira, dantzatradizionala indartuko luketela uste duzu?

Kulturaren alorrean bakoitzak bere lekua du. Guk ez dogu fundamentalistak izan nahi baina argi daukagu denboran zehar iraun duen ohitura batean aldaketak ez direla beti onerako. Dena den, aipatu dituzun aldaketak ez ditut txarto ikusten beste esparruetan erabiltzen badira.

Zein da teknologia berriek dantzaren munduan jokatzen duten papera?

Teknologia berriek abantaila asko eskaintzen dituzte dantzaren mundua zabaltzerako eta transmititzerako orduan. Gure betebeharra, aldaketa horiei egokitzea da, eta horretan dihardugu martxan jarri dugun web orrialdea eta posta elektronikoarekin. Teknologia berriak asko laguntzen digute baina era berean esfortzu handia exigitzen dute eta kontuz handiz ibili behar gara, teknologia berrien erabilpen okerrak gure kalterako diralako.

Aurten Pausoz Pauso proiektu berria aurkezten duzue Azokan, zein da lan berri honen helburu nagusia?

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak bultzatutako eta ekoiztutako proiektu berria da, Bizkaiko dan-tza tradizionala sakonago ezagu-tzeko helburuarekin burutu dena. Aurretik zenbait lan burutu ditugun arren, momentura arte egindako lanik konplexuena da, lehen aipatutako teknologia berriez baliatu garelako.

Dokumentuaren akzioak