Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Teknikaren erakustaldi huts bat bada, interes guztia galtzen du dantzak»

Dokumentuaren akzioak

«Teknikaren erakustaldi huts bat bada, interes guztia galtzen du dantzak»

Asier Zabaleta. Ertzako zuzendaria

Ertza konpainiak bere obra berria estreinatuko du larunbatean: Janeten titia. Viktoria Eugenia antzokian izango da, 20:00etan.
Egilea
I.U.I.
Komunikabidea
Berria
Mota
Elkarrizketa
Data
2018/10/16
Lotura
Berria
Bular baten irudia dago emanaldiaren oinarrian. Nolatan?

Normaltasunaz hitz egin nahi genuen, eta dantzariei Tote King rap kantariaren hitz batzuk etorri zitzaizkien burura: A veces las cosas normales hacen ruido... como la teta de Janet. Iruditu zitzaigun oso ondo laburtzen zuela esan nahi genuena: ekintza berbera zergatik onartzen den normaltzat testuinguru batzuetan eta zergatik den eskandalu besteetan.

Eta non jarri duzue fokua?

Itxurakerian, matxismoan, biolentzian, erlijioan, mugikorrarekiko dependentzian, zentsuran... Arlo horietan guztietan oso «normalak» ez diren gauza asko onartzera iritsi gara, eta alderantziz.

Jhana Beatek jarriko du musika.

Ahotsarekin egiten dituen soinuak unean bertan grabatuz osatzen ditu kantuak. Eta, gero, gainetik kantatu eta gitarra jotzen du. Sekulako energia du eszenan, eta haren presentzia oso garrantzitsua da obra honetan.

Lau dantzari oholtza gainean. 

Jatorri ezberdinetatik datozen arren, lengoaia amankomun bat bilatu dugu. Gero, bakoitzak badu bere protagonismo unea.

Oro har, aitortzen zaio dantzari gaurko errealitatearen ertzez aritzeko funtzio hori?

Niretzat funtsezkoa da. Dantza lengoaia ezin hobea da emozioak transmititzeko, eta, beraz, gauza askotaz hitz egiteko. Teknikaren erakustaldi huts bat bada, bere interes guztia galtzen du dantzak.
 JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Dokumentuaren akzioak