Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Tangoa sentimendu bat da, arimaren eztanda bat"

Dokumentuaren akzioak

"Tangoa sentimendu bat da, arimaren eztanda bat"

Egilea
Aitziber Basauri
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2024/10/27
Lotura
Anboto

Buenos Airesko Mataderos auzoan jaiotakoa da Johana Illanes (Buenos Aires, 1984), eta 2016tik hona Durangon bizi da. Erronka pertsonala du jendeari tangoa zer den eraskusteko proiektu bat sortzea.

Buenos Airesek eta Durangok ez dute zerikusirik.
Ez. Eta zer esanik ez hiriaren tamainari dagokionez, baina ezta bizitzeko erari dagokionez ere. Durangora etorri aurretik, Parque Patricios auzoan bizi nintzen, kanpoaldean. Baina auzoetan ere segurtasun falta handia dago han. 

Parque Patriciosen ikasi zenuen tangoa dantzatzen.
Bai, tangoaren hiriburuan. Orain hamabost bat urte hasi nintzen lehenengo pausoak ematen. Beti izan dut lotura estua tangoagaz. Buenos Aireskoa izanda, sustraietan daramagun zerbait da, kulturala. Baina urruneko zeozer lez ikusten nuen, ikasteko gatxa. San Patriciosen kalean ikusten nuen tangoa, eta ederra iruditzen zitzaidan. Arreta eman zidan eta praktikatzen hasi nintzen. Hainbat irakasleagaz hasi nintzen, baina garai bateko tango dantzari bat ezagutu arte ez ninduen harrapatu. Tangoa berezkoa zuen, barruan zeraman. Beragaz ikasi nuen.

Ez zara era profesionalean aritu.
Ez, afizionatu lez aritu naiz, Bilbon. Eta eskolak eman izan ditut, Durangon. Elkarteren batek gonbidatuta ere dantzan egin dut. Iaz, Durangoren eta Montevideoren senidetze ekitaldian, San Agustinen dantzatzeko aukera izan nuen, eta aurten ere dantzatu dut. Plateruenan ere egin ditut erakustaldiak.

Ogibide bihurtu gura zenuke?
Bai. Erronka pertsonala dut tangoa erakusteko proiektu bat sortzea, jendea dantzatzera animatzeko. Polita litzateke.

Zer du berezi tangoak?
Kultur tradiziotik harago, barrutik datorren espresioa, arimaren espresioa da. Horrela sentitzen dut. Tangoa dotorezia da, elkarren guztiz osagarriak diren arima biren arteko konexioa dantzan. Ezinbestekoa da bikotekideagaz lotura; bestela, deseroso zaude, tangoa ez da sortzen. Bakarrean batzen diren lagun biren energiagaz sortzen da.

Gatx da dantzatzen ikastea?
Bai, bere denbora darama. Bakoitzaren sentsibilitateak zerikusi handia du tangoagaz. Guztiz elkarren osagarri diren pertsona bi badabiltza dantzan, igarri egiten da. Sentimendu bat da, arimaren eztanda bat. Dantza guztiek lez, bere teknika du eta ekin egin behar da ikasteko.

Tangoak harrapatu egiten zaitu? Badago zaletasunik Durangon?
Probatu dutenei hala gertatu zaie. Tangoa dantzatzen ikusita, jendea liluratuta geratu da, eta ikasteko gogoa erakutsi didate, baina gero ez dira animatu. Jardunaldi zabalen bat egin dudanean jende asko etorri da.

Ondo egokitu zara Durangora?
Oso maitatua eta babestua sentitzen naiz. Lagun on asko dut, euskaldunak. Euskara ikasten ere ahalegindu naiz hainbat bider... Ondo bertakotu naiz, baina nire ohiturek, sutraiek... pisua dute.

Dokumentuaren akzioak