Dokumentuaren akzioak
Talaiak tanten azpian ere dantzan
Makila kolpeekin esnatu dute gaur Amezketa herria talai dantzariek. Goizean goizetik herriko txokoak alaitzen ibili dira.
Nahikoa indar bazuten oraindik talai dantzariek parekoaren makilei gogor jotzeko. Bigarren eguna dute jarraian baserri eta etxeetatik barrena, eta ez dute oraindik umorerik galdu. Eguraldia izan zitekeen aitzakia etxean geratzeko, baina ohitura onek gain hartu diote eguraldi txarrari. Atzo Bedaio eta Amezketako zenbait baserritan barrena ibili ziren; gaur, berriz, zortzietan udaletxe azpian elkartu dira, eta Ugartetik hasi eta herrigunea zeharkatu ostean Zubillaga auzotik barrena osatuko dute ibilbidea. Tartean, hamaiketakoarentzat lekua ere egin dute.
Dokumentuaren akzioak