Dokumentuaren akzioak
Sutarri dantza taldeak 'Bizibizirik' ikuskizuna eskainiko du ostiralean
Neguko Programaren baitako ekitaldi hau gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da
Sutarri dantza taldeak 'Bizibizirik' ikuskizuna aurkeztuko du datorren ostiralean, martxoak 4, gaueko 22:00etatik aurrera Elizpe zinean. Kultura batzordeak antolaturiko neguko kultur egitarauaren barruan kokatzen da dantza taldearen emanaldia eta sarrera doakoa izango da. Emanaldian dantza tradizionalak eta bestelako koreografiak eskainiko dituzte Sutarriko kideek.
Hogei dantzari inguruk hartuko dute parte emanaldian, 12 urtetik gorakoak.
Urte guztian zehar egindako lana jendaurrean erakusteko aukera izango dute dantza taldekoek ostiralean eta emanaldirako «gogotsu» daudela adierazi dute.
Emanaldiari 'Bizibizirik' izena jarri diote eta modu horretan dantza taldearen egoera islatu nahi izan dute, bizirik eta osasuntsu dagoelako.
Dokumentuaren akzioak