Suitzan dago Iñigo Martinez, dantza ikuskizun bat prestatzen

Egilea
Txabi Alvarado Bañares
Hedabidea
Aiaraldea
Lekua
Laudio
Mota
Albistea
Data
2017/11/22
Esteka
Aiaraldea

Suitzan dago Iñigo Martinez, Beweggrund programan parte hartzen. Bi aste igaroko ditu erresidentzia batean bizitzen, munduko beste 11 lagunekin batera. “Peruko, Hego Afrikako, Italiako, Libanoko edota Alemaniako jendearekin nago”, azaldu du dantzari laudioarrak.

Aniztasun funtzionala duten dantzarien arteko elkarlana sustatzea izan da programaren xedea. Egitasmoa  “oso esperientzia interesgarria” suertatu zaio Martinezi, “partaide itsuak, gorrak... daude, nahasketa polita da”. 

Sei orduko Ssaioak egiten dituzte egunero Alessandro Schiatarella koreografo italiarraren gidaritzapean, ikuskizun bat prestatzea helburu. Egonaldiaren amaieran taularatuko dute bi asteetan prestatutakoa, bihar.

Beste 11 dantzarirekin batera dago Iñigo Martinez. Argazkia: Laila White