Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sormenerako herri baten ondarea

Dokumentuaren akzioak

Sormenerako herri baten ondarea

Juan Antonio Urbeltz

Komunikabidea
Artez, Irune Larruzea, 66. zkia.
Mota
Elkarrizketa
Data
2002/10/01

- Hain unibertsalak dira dantza euskaldunak?



Pas de basque nolabait gure nortasuna izango litzateke. Bere azpian jartzen da dantza guztia, klasikoa eta euskal dantza ere. Gure urrats guztiak dira pas de basque, izen desberdinekin: labarin, laisterkak, besteak beste. Zaindu beharreko ondarea dugu eta horretarako konplizitatea beharrezkoa da, baita herriek ohitura zaharrak nola uztartu dituzten jakitea jendearen sentzibilitate berpizteko xedez, beti ere neurtuta, pasatu gabe.



- Gaur egun behar bezala baloratzen da folklorea?



Bai, dudarik gabe. Egun ez gara konturatzen baina nik bizi izan dut belaunaldi bat nola baserritarrak, laborariak eta antzainak txundituta gelditu diren ikusirik milaka eta milaka urte iraun duen kulturak aurrera jarrai hirian baita, azken batean nortasun kontu bat da.



- Zer da zuretzako folklorea?



Esan genezake jakinduri bat dela, onarpen enpirikorik ez daukana, bai ordea, sinismenezkoa. Beraz, kasu honetan mundu metaforiko batez hitz egin beharko genuke.



- Zein izango litzateke mundu metaforiko hori?



Antropologiak, zientzia bezala ulertu ez duen zerbait da. Gizakiaren jatorritik milaka urteetara gaude eta metafora jatorriaren momentu zehatz horretan kokatzen gaituen atalasea izango litzateke. Mendebaldeko kulturak, orain dela berrehun urtetik, Ilustrazioaren garaitik, agerikoa denaren gain funtzionatzen du aintzinako munduan existitzen zen magia bertan bera gelditu delarik, honela, umeei gaineratu diegu sinismenez beteriko mundu hori, kontu eta abarren bidez. Erlijio baten antz handia dauka baina dogma, ezta elizarik gabe. Sinismen sistema bati buruz mintzo naiz ez mitologia baten inguruan.



- Sormenak ze espazio dauka tradizioaren barne?



Folklorean, kultura herrikoian sormen lanak bi esparru nagusi ditu, alde batetik arketipo kolektiboa eta bestetik indibiduala. Azken hau zure mundu pertsonaletik loratzen dena izango litzake, baina mentalitate kolektiboarekin konexioa duen neurrian ideia hori kolektibitateagatik landua izatera pasatuko da.



- Ze eratan aurreratu du tradizioak?



Tradizioan, gauzak aldatzeko boluntate pertsonala baino ez aldatzearen nahia izango litzateke garapena posible egiten duena. Demagun txistulari ezagun bat naizela eta nirekin eskolak hartzen dituzten ikasleak ditudala. Normala da bere maisua bezain ona izateko helburua izatea. Beraz, bere irakaslea bestekoa izatera heltzen ez diren neurrian euren estiloa eta nortasuna izango dute eta desberdintasun txiki horrek garantizatzen du eboluzioa. Eboluzioak ez dauka zerikusirik nahi pertsonal batekin, bizitzaren ibilbidea, historia berearen ibilbidea errespetatu egin behar dira.



- Zer behar da eboluzio hori eman dadin?



Sormenerako aipatu berri dugun mundu sinbolikoaren eta herriaren ondarearen ezagupena eukin behar da. Esperimentatzeko esparruak daude non garrantzitsuena ez da zerbaiten abangoardia ondo ezagutzea baizik eta oinarria. Esaterako, ‘Zamalzainaren’ pertsonaia (zaldi suletinoa), bere identitatea ezagutzen dugunetik, zein parper jokatzen duen tradizioan, zer errepresentatzen duen, orduan egin dezakegu sormen lana, tradizioa apurtu gabe. Beraz, onartu behar da Zuberoako jendeak betiko moduan dantza egin dezala, aldi berean, posiblea da baita pertsonaia horren mundu metaforikoaren inguruan daukadan ezagutzatik beste zerbait sortzea. Arriskutsua izan daiteke, zerbait eratzea tradiziotik jasotako elementuekin, instrumentu edota dantza urratsekin, baina zehatza ez den ezer eta azkenik inongoa ez den musika edo dantza burutzea. Nik planteatzen dudana da gizarte batetik sortzen diren espresio kulturalak badira, ez dira izango noraezean dabilen herri baten adierazgarri.



- Beraz zuretzako dantzak espresio kultural bat baino gehiago adierazten du?



Herri baten eta bere nortasunaren alde egiten dudan lan bat bezala ikusten dut, bistan dago beraz, nire lana politikoa dela. Artista askorentzat, ez guztientzat noski, onarpen soziala izatea da ardura nagusia, ni behintzat talde horren barne kokatuko nintzateke.



- Zein da zuen helburua?



Gure tradizioen mundura hurbiltzean ez dugu inongo handinahirekin jokatzen, ez goaz ezer erakustera, bai ordea, jendeari bere nortasunarekin ondo sentiaraztera. Normalizaturik ez dagoen gurea bezalako herrialde batean, internazionalki onartua ez dagoena, honek posible egiten du identitate hau ez galtzea, eta zentzu honetan gure lana erabat garaikidea da Herrialde bakoitzak, bere kultura popularraren barne elementu nahikoa eduki behar du kultura herrikoi hau adierazpen unibertsaleko elementuan bilakatzeko. Flamenkoa kultura unibertsaleko espresio bat da, mundu guztian jarraitzaileak dituena, honekin esan nahi dut nortasuna duen zerbait dela, bera dela erreferentea. Euskal Herriaren kasuan dantza kultura herrikoi honen espresio elementu on bat da, elementu unibertsalez hornitua.



- Danza vasca. Aproximación a los símbolos liburuan sinbologia guzti honen gogoeta zabalago bat burutu duzu?



Tesia bide interesgarri batetik bideratu dut, tesio bera irmotasun batekin eratuz, ulermenerako erraza izanik eta azaltzeko ere sinplea. Gainera tesi honek euskal kultura tradizionalaren oinarria adierazteaz gain, Europako beste kultura batzuk ere azaltzeko balio du, eta hori oso garrantzitsua da kulturaz ondare komun bat bezala hitz egiten badugu. Neolitiko garairaino atzera pausua egin behar dugu, nekazaritza eta animalien etxekotzearen sorrerarekin aldaketa erabakiorrak gertatuko dira gizakien artean eta baita beraien naturarekiko harremanean. Laborantzak elikagaiak kontzentratzean, malaria, peste eta bestelako gaitzen izurriteak erakarriko ditu. Europan zehar nekazarien sakabanatze honek teknika batzuk indarrean jarriko ditu, animaliak hezitzeko, elikagaiak ekoizteko, baina baita espiritual erako ekipamendua, hots, rituak, sinismen sistemaren bat eta mundu horretako ondarea da gaur egun folklore bezala ezagutzen duguna. Hori dela eta Euskal Herrian dauzkagun hainbat gauza Europa guztian antzeman ditzakegu.



- Esaterako?



Adibidez, bost bider zortziko denbora malkartsuak, euskal dantzetan herren erritmoa imitatzen duena, antzekoa Bulgaria, Ipar Afrikan, Turkian ere ematen dira eta elkarren artean ez da erlazio historikorik ezagutzen. Oso mundu arkaikoez hitz egiten ari gara. Oinarri hau ezagutzea euskaldunoi ondarezko elementu hauen inguruan lan egitea ahalbidetzen digu, gure herrikideei ulertaraztea zein sistema sinbolikotan murgiltzen den mundu zahar hau, sormenari ekin eta aurrera jarraitzeko. Hau da bereizten gaituena sormena beste era batera ulertzen duten hoiengatik.



- Bide luzea gelditzen da oraindik?



Noski, nik mantentzen dudan tesiek ez dute ezer izten, alderantziz, lehio berriak zabaltzen dituzte. Baina tesiak aurrera egin dezan beharrezkoa da mundu honetan murgilduta dabiltzan adituak kontutan izatea eta egiaztatzea edo, beharrezko erreflexioak burutzea. Orain folklore ingelesean murgilduta nabil eta ikus dezaket gure antzeko pausu, jazkera eta elementuak erabiltzen dituztela.

Dokumentuaren akzioak