Dokumentuaren akzioak
Sorkuntzaren merkatu berria
Gaur hasiko da Bihar Herri jaialdia, eta ohiko dantza eta musikaren sorkuntzek beste aukera bat daukate hor
Filipe Lesgourgues jaialdiko lehendakariak argi du
aspaldiko nahi eta behar bati erantzuten diola hitzordu berri honek:
«Azken hamar urte hauetan ageri da ohikotik abiatuz sorkuntza anitzak
egiten dela, eta ez dela leku berezirik horrentzat». Merkatu bat bezala
ikusten du jaialdia: «Cannesko zinema jaialdia bezala zinemarentzat,
Miarritzeko Fipa telebistarentzat, ba, Bihar Herri pixka bat horrela
ikus daiteke, ohiko dantza eta musika arloan».
Jaialdiaren egun kopurua da. Hasieran igandean bururatu behar
zuten, baina azkenean astearte arte luzatu dute. Hala, horrek agertzen
du behar horri erantzun egoki bat eman nahi diotela. Artista andana
batek jaialdiaren berri izan eta antolatzaileengana joan dira
jaialdiaren parte hartzeko. Talde gehienak, halere, Bihar Herri
jaialdiak eskaturik datoz: «Pilotar(h)itza, adibidez, bi urte
asmatua dutela jaialdia baina guti eman dute eta alta balio du»,
betiere Lesgourguesen hitzetan. Orotara 14 sorkuntza ekarriko dituzte
Miarritzera. Zazpi ikusgarri saletan eta andana bat karriketan gaindi.
500 bat musikari eta dantzari elkartzekoak baitira, 50 taldeetan
barreiatuak, tartea Euskal Herriko osotik etorri txarangak. Hiru
gaualdiez aparte, gainerateko guzia dohainik gozatzen ahalko du
ikusleak.
Jaialdiaren lekua ez dute kasualitatez hautatua Miarritze: «Ez
du parerik erakargarritasun eta fama aldetik». Biarritz Evenementekin
lanean ariko dira, azpiegitura guztia kudeatzeko.
Zenbait hitzordu
Gaur: 14:00etan Kasinoan sorkuntza, produkzio eta hedapenari buruzko gogoeta. Gaualdia Ana Non eta Pilotar(h)itza
sorkuntzekin, betiere Kasinoan, 20:30ean.
Bihar:
19:30ean, Kasinoan betiere, Bordagarai taldea eta Trikili Trakala pintxo eta Irulegiko arno.
Igandean: 18:30ean Gare du Midi aretoan Anaigazteak konpainiaren Bodarin
sorkuntza.
Azaroaren 11n: 18:00etan Baigorriko dantza taldeak mahasgintzaz egin Mihimena.
Dokumentuaren akzioak