Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sorginen historia kontatuko duen ikusgarri bat eskainiko dute Biarritzen

Dokumentuaren akzioak

Sorginen historia kontatuko duen ikusgarri bat eskainiko dute Biarritzen

Sara eta Zugarramurdi arteko Sorgin Martxaren sortzaileak, Julien Gaüzere-k, eta Dardaraka elkarteko dantzariek emakume sorginek jasan zuten pertsekuzioa kontatzen duen ikusgarri bat eskainiko dute azaroaren 9an, Biarritzeko Koliseoan.
Egilea
François Berland*
Komunikabidea
Kazeta
Tokia
Biarritz
Mota
Albistea
Data
2024/11/08
Lotura
Kazeta
Sorginak oholtza gainera igotzeko prestatzen ari dira.
Sorginak oholtza gainera igotzeko prestatzen ari dira. (François BERLAND)

Sorginen Martxa Julien Gaüzere turismo gidaburuak sortu zuen 2020an. Sarako kobazuloetatik Zugarramurdikoetaraino, XVII. mendean sorginen historia kontatzen duen ibilaldiak aldaketa berri bat du bere diseinuan. Heldu den azaroaren 9an, Ipar Euskal Herriko historiaren parte horren deskubritzeko ibilaldia Sorgin, le silence des incomprises izeneko ikusgarri bilakatuko da, Biarritzeko Koliseoan, Dardaraka elkartearekin partaidetzan. 

Gidaren irudimen emankorretik eta, ibilaldi bat egitera bisitan etorriak, elkarteko dantzarien elkartzetik sortu zen proiektua. Antzezteko ideia denen buruan piztu zen, ebidentzia bihurtzeraino: emakume jazarri horien historia berezia argitara eman behar zuten.

Ikuslegoa harritu

«Hainbat angelu bilatu ditugu ikuskizunari ekiteko. Nire ikerketarena, egiaren bila abiatzearena eta benetan gertatu zenarena, interesgarria iruditu zitzaigun. Sorginen historia ezagutzeko hautatu dugu angelu hori», kontatu dio Julien Gaüzerek Mediabask hedabideari. 

«Ikusgarri bat sortu nahi genuen absolutuki. Egiazko lankidetza lan bat hasi zen orduan. Ados jartzen saiatu gara. Berak, bere ikerketa lan guztiarekin eta, guk, dantzari gisa ekar genezaken ekarpenarekin», zehaztu du Dardaraka elkarteko Laurannek.

Fanny Mundubeltz elkarteko lehendakariaren arabera, «Julienengana joateko urrats hori egin da sorginen atzean dagoen istorioa ezagutzen ez den istorioa delako. Orain gehiago nabarmentzen da. Ohartu behar da garai batean sufrimendua egon zela».

Ikusgarria sortzeko, Gaüzere bere ibilaldiaren sorkuntzaren esperientzian oinarritu da obra berriaren inguruak finkatzeko. Bere historiatik abiatu da, bere aitona-amonetatik, sorgin istorioekin izutzea gozatzen baitzuten, ikuslegoa harritzeko eta erasotutako emakume haien benetako historia kontatzeko. «Badakit jendea nire ibilaldietara etortzen dela, eta uste dut gauza bera gertatuko dela ikusgarriarekin. Sorginaren irudia bilatzeko, oso bisuala, oso zinematografikoa, oso literarioa. Horrekin jolasten dut. Horren bila joanen gira, eta, azkenean, beste zerbait eskainiko dugu. Ikuskizuna berdin eraikiko nuela pentsatu nuen», bukatu du Julien Gaüzerek.

Bigarren data bat pentsatua da 2025eko apirilaren 5ean, beti ere Biarritzeko Koliseoan eta taldeak Ipar Euskal Herri barnekaldera eraman nahi luke ikusgarria.

 

*Erredakzioan itzulia

Dokumentuaren akzioak