Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sorgin-dantza bere jatorrizko herrian, Orian, ikusteko aukera izango da etzi

Dokumentuaren akzioak

Sorgin-dantza bere jatorrizko herrian, Orian, ikusteko aukera izango da etzi

Dantza berezi honi buruzkoliburua aterako du laster Lasarte-Oriako kultur elkarte batek

Egilea
Felix Ibargutxi
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Lasarte
Mota
Albistea
Data
1997/06/26

Arratsaldeko 7etan, Oriatik aterako dira dantzariak eta, kalejiran, beste hainbat lagunekin batera, Lasarteko Okendo plazaraino joango.

Jeneralean hamasei lagunek egiten dute dantzak, denak gizonezkoak. Zortzi lagun, ordea, emakumez jantzita joaten dira. Eta gizonez jantzita doazenek 55 zentimetroko paper-txanoa daramate buruan.

Agiri zahar batek dioenez, Orian 1880.ean behintzat egiten zen dantza hau. Badirudi kanpoko langile batzuek, beharbada Bergarako batzuek, ekarri zutela Oriara. 1948an, Brunet oihal-fabrikak ehun urte betetzen zituelako, jaialdi handi bate egin zen Orian eta hamsei neska-mutilek dantzatu zuten. Egun hartako hainbat argazki gordetzen dira eta horiexek dira hain zuzen, jazkera finkatzeko erabili den oinarrietako bat. Musika ere modu aski fidagarrian ailegatu da gaur arte, 1948an adintsua zen gizon batek ondo gogoan zuelako.

1948ko dantzladi hura ikustean, biziki interesatu ziren folklorezaleak. Zenbait herritatik deitu zitzaien dantzariei eta 1951.ean sio gogoangarri bat egin zuten Donostiako zezen-plazan. Lasartearrek -eta batez ere Oria auzokoek- oso maite dute dantza hau. Gainera, orain dela lau urte, Oriako Sorgin-dantzaren Lagunak kultur elkartea sortu zen eta aurten bertan liburu bat plazaratuko du talde honek. Datorren urtean 50 urte betetzen baitira elkarte honetako zenbait kidek dantza egin zutela aipatutako Oriako jaialdian.

Daorren urterako dantza-talde finko bat osatu nahi du kultur elkarte honek, neska-mutil gaztez osatua eta sorgin-dantza lehengo erara zintzoki egingo duena. Beste zenbait herritako taldeek nahiko aldatu baitute dantza hau.

Sorgin-dantzak hamabost bat minutu irauten du. Lehenbizi biribilketa moduko bat egiten da, ondoren diea, eta orduan hasten da parte berezia: dantzariek musuak botatzen dizkiete ikusleei eta badira pauso batzuk jorratzea gogorarazten dutenak; gero akelarre tanekrako pauso batzuk ematen dituzte. Fandango eta arin-arin batzuekin ematen zaio bukaera. Taldearen gidari, buruzagi izeneko dantzari bat jarduten da.

Dokumentuaren akzioak