Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sokaren bi muturrak

Dokumentuaren akzioak

Sokaren bi muturrak

Egilea
Ainize Madariaga
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2024/04/19
Lotura
Berria

Ene lengoaia sakelan sartzen nuen dantza errepiketarat nindoalarik: larunbatero. Ezin uka, motibatua nintzen: bekaizti bainintzaien ingurukoek plaza hartzen zutelarik halako indarrez non dantzarien arteko ontzi ikusezina osatzen baitzuten, trukatzen zituzten irri eta begirada konplizeak tarteko.

Baina, errepiketan, mihia sakelan: ez baikinen bizpahiru euskaldun baizik. Denboraño batera, ikusgarriñoak emateko gomita ukaiten hasi nintzen, hura fiertasuna! Azkenean!

Maiatzaren 8a izan zen: egun hura ospatzeko beharra sentitzen zutenen manuen pean ginen osoki. Nago ene bizitzako umiliaziorik bortitzenetakoa izan ote den bandera frantsesarendako dantza egitea. Juan Antonio Urbeltzen txirikordak eskatzen dituen eta Aritz Ibañezek artoski bultzatzen dituen hiru soketatik urrun ginen: Euskal dantza —euskaldunon gorputz hizkuntza—, euskara eta komunitatea.

Bi kultura, bi herri, bi komunitate lur berean bizi(rauten).

Alta, eni korapiloa eragin badit ere, talde gehienek bestelako paradak ematen dituzte: zangoak lehen urratsetan, baina frankok gero mihia ere euskaraz dantzarazten baitute.

Dokumentuaren akzioak