Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sokadantzak soka luzea

Dokumentuaren akzioak

Sokadantzak soka luzea

Bost mende baino gehiago dituen ohitura da Ordiziako sokadantzarena. Uztailaren 27an egiten dute urtero, Santanazaleen egunean; urte horretan ezkondutako bikoteek dantzatzen dute eta kofradiako kide bihurtzen dira.
Komunikabidea
Goiberri
Mota
Albistea
Data
2015/07/27
Lotura
Goiberri

Asteburu honetan hasi eta hilaren 27ra arte ospatuko dituzte Santa Ana jaiak Ordizian. Festa horietan tradizio handiko ekitaldirik bada, hori eskudantzarena da. Mendez mende mantendu den ohitura da, eta  oraindik ere urtero egiten da, Santanazaleen egunean, hilaren 27an. Urte horretan ezkondutako bikoteek parte hartzen dute plazako dantzaldian. Erritu moduko ekintza bat da; behin dantzatu eta gero, bikoteak Santanazaleen Kofradiako kide izatera pasatzen baitira, garai batean egiten zen moduan.

Tradizio hau Santanazaleen Kofradiari estuki lotuta dago. Idatziz jasota dagoen lehen aipamen historikoa 1509. urtekoa da, baina ohitura lehenagotik etor zitekeela uste da; bost mende baino gehiago baditu, beraz.

Gaur egun bikote ezkonberriek egiten badute ere, garai batean Santanazaleen Kofradiako diruzainen eta arduradunen botere aldaketa irudikatzeko ere erabiltzen zen. Hala jasotzen da oraindik gordeta dagoen 1792ko akta liburuan.

Janzkera berezia

Ordizian hainbeste urtez mantendu duten ohitura honek, badu beste berezitasun bat: jantziena. Mutilek praka beltzak eta alkandora zuria janzten dituzte; neskek berriz, udalak utzitako oihal edo xal berezi bat, Manilako mantoia bezala ezagutzen dena. Ordizian halako oihal exotiko bat erabiltzearen arrazoia, herriko pertsonaia ilustre batekin lotzen dute adituek, izan ere, oihal mota hau Andres Urdanetak bere bidaietatik ekarritakoa dela uste da.

Bost mendeko ohitura hau urtero berritzen dute Ordizian, eta hala egingo dute aurten ere.

http://goiberri.eus/wp-content/uploads/2015/07/Sokadantza.jpg

Bikoteak esku-dantzan, Ordiziako udaletxe aurrean, 1915. urteko argazkian. / R. Martin – Kutxa Fototeka

Dokumentuaren akzioak