Dokumentuaren akzioak
«Sokadantzak nortasun handia ematen dio hiriari»
Atzekoz aurrera. Iñigo Castellano. Laya taldeko kidea
Tuterako ospakizunetan ekarpena egin nahian dabiltza Castellano eta Laya dantza taldea. Gaur sokadantza berria aurkeztuko dute: «Sokadantza diferentea izanen da, jota erritmoa duelako».
Dantza berria izanen du Tuterak (Nafarroa) gaurtik aurrera: sokadantza. Laya taldeak plazaratuko du, 20:30ean, Plaza Zaharrean. Talde horretan ari da Iñigo Castellano (Tutera, Nafarroa, 1966), eta koreografiak ehuntzen aritu da Patxi Laborda taldekidearekin batera. Hiriko ospakizunei ekarpena egin nahi diotela azaldu du.
Zergatik sokadantza bat Tuteran?
Tuterak baditu hirian ongi errotutako dantza sozialak: Tuterako jota, San Joango makil dantza... Kontua da Tutera herri handia dela, eta baditu hiri zertzeladak. Beraz, sokadantza bat ongi heldu zaio, populazioaren tamainarengatik. Guk dakigula ez da sokadantzarik izan Tuteran, baina hemendik gertu sokadantzak ditugu, eta Europa guzian egiten dira; beraz, ez zaigu iruditzen zerbait bitxia izanen denik.
Zertan oinarritu zarete koreografia egiteko?
Sokadantza diferentea izanen da, jotaren erritmoa duelako. Sinesgarria izateko edo bertan errotzeko, hemengo erritmo eta moduak behar ditugu. Ez dugu gisa horretako sokadantzarik ezagutzen, baina uste dugu Erriberan zentzua duela. Bestalde, ez dugu nahi koreografia finkorik. Uste dut dantza taldeak askotan mugaturik egon garela, eta inprobisazioa ahantzi dugu. Beraz, koreografia oinarri bat badago, baina irekia da: aurreskuek eta atzeskuek inprobisa dezakete.
Musika tresnekin Tuterako errealitatea islatzen dela diozue. Zein da errealitate hori?
Askotariko errealitatea. Hemen dauden sentsibilitate guziak bildu nahi izan ditugu, inor ez mintzeko, eta denek bere egin dezaten, hori baita helburua. Sokadantzaren musika Xabier Bikandik egin du.
Zer behar ikusi duzue dantza berri bat sortzeko?
Uste dugu sokadantzak nortasun handia ematen diola hiriari. Helburua da hiriak beste identitate ikur bat izatea. Laya ez da ohiko dantza talde bat: kultur eragile izan nahi dugu. Hau da, hiriaren besta egutegiari ekarpena egin nahi diogu. Beste aferetarako badaude beste talde batzuk oso ongi egiten dutenak.
Erriberako beste herrietakoak ere biltzen ditu Layak, ezta?
Erribera egiten dugu. Iruñea bezala, Tuterak inguruko jendea biltzen du, eta hori maite dugu. Beraz, kooperatiba talde moduko bat dugu Erriberan: Tuterak lagundu dezake Monteagudon edo Cabanillasen, eta alderantziz. Elkar elikatze oso ona dago, alde horretatik.
Azken urteetan dantza berriak sortzen ari dira Tuteran. Zergatik?
Dantzari asko daude hemen. Makil dantzak oinarri harturik, gauza asko egiten dira. Gorakada izan da, seguruenik urte luzez isilik lanean aritu garelako. Bestalde, beldurra galdu dugu zerbait berria egiteko. Elementu tradizionalekin egiten dugunez, emaitza tradizioa da. Tradizioa erabat garaikidea da. Muga horiek gaindituta, emaitzarekin oso kontent gaude. Uste dut Nafarroan fenomeno hori gertatzen ari dela.