Soka dantzak jende ugari bildu du Errebote plazan
Oinkari Dantza Taldeko kideez gain, aurten bi zinegotzik hartu dute parte: Eneko Urdangarinek eta Mertxe Garmendiak. 30 dantzari inguruko taldea osatu dute. Ordu erdiz aritu dira dantzan, eta bertaratutakoek txalo zaparrada batez agurtu dituzte dantzariak amaieran.
https://dantzan.eus/hemeroteka/soka-dantzak-jende-ugari-bildu-du-errebote-plazan
https://dantzan.eus/@@site-logo/logo-svg-200x103.svg
Soka dantzak jende ugari bildu du Errebote plazan
Santio egunez egin ohi duten moduan, Oinkari Dantza Taldeko eta Villabonako Udaleko udalbatzako hainbat kidek soka dantza egin dute Errebote plazan.
Oinkari Dantza Taldeko kideez gain, aurten bi zinegotzik hartu dute parte: Eneko Urdangarinek eta Mertxe Garmendiak. 30 dantzari inguruko taldea osatu dute. Ordu erdiz aritu dira dantzan, eta bertaratutakoek txalo zaparrada batez agurtu dituzte dantzariak amaieran.
Egilea
Mikel Iraola
Hedabidea
Tolosaldeko Ataria
Lekua
Amasa-Villabona
Mota
Albistea
Data
2018/07/24
Esteka
Tolosaldeko Ataria
Bihar, gazte eta helduen eguna ospatuko dute. Ikusi hemen egitaraua.