Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza eta Axeri dantza:
Soka-dantza, iaz kale egin eta gero
Oso
itxura polita izan du aurtengo Soka-dantzak. Udal hautetsiek egindako
entsegu kopurua kontutan hartuta, oso maila ona erakutsi dute nahiz eta
baten batek ahalegin handiagoa egin beharko luke dantzan hobeto
aritzeko edota dantza saioan parte hartzeko. Dantza prestatzeko garaian
zinegotziek portaera serioa agertu dute, aspaldian ez bezalakoa. Argi
geratu da orokorrean herritarrek agintarien parte hartzea eskertu
egiten dutela. Nabarmena zen, Goikoplazan zegoen giroa eta sortu zen
ikusmina ikusita.
Bereziki, txalotzekoa da Mari Jose Izagirre,
Petri Romero, Asun Guerra eta Sergio Barreiro zinegotzien parte
hartzea. Estrainekoz aritu ziren, txukun antzera gainera. Haiekin
batera, aurtengo soka-dantzan aritu dira Josean Perez Gabarain alkatea
eta Estanis Amutxastegi, Toñy Landa, Iñaki Egibar, Gurutz Irigoras eta
Iñaki Irulegi zinegotziak. Denera, hamar udal hautetsi. Bost izan ziren
huts egin zutenak: PSE-EEko Jose Luis Vela, Daniel Garcia eta Fernando
Narciso, PPko Juan Carlos Cano eta EAko Gabino Agudo. Bitxikeria
modura, aipatzekoa da Iñaki Egibar jeltzalea maiz izan dela
soka-dantzan parte hartzea, txistulari modura ordea. Eta, aurten,
estrainekoz dantzari modura aritu zen.
gitarauan txertatu zuten arren udal hautetsien dantzarik ez zen izan. Bezperan dantzarik ez zela izango iragarri zuten. Galtzen ari zen seriotasuna berreskuratzen ari dela dirudi. Orain urte gutxi hautetsien gutxiengoak parte hartzen zuen. Aurten, berriz, hamabost zinegotzietatik hamarrek parte hartu dute. Seinale ona, iraun dezala geroan. Ea lortzen den guztiek parte hartzea.
Merezitako omenaldia Juantxo Arregiri
Omenaldi apal bezain hunkigarria eskaini zioten Juantxo Arregiri Axeri Dantzan parte hartu zuten 28 dantzarik zein plazan bildu ziren ikusle ugarik. 1975ean berreskuratu zenez geroztik Adunan eta Andoainen dantzatzen den dantza tradizional honen alde egindako lana eskertu nahi izan zioten era horretan.
Omenaldia Axeri Dantzaren ostean egitea pentsatua bazegoen ere, dantza hastearekin batera heldu zen eguerdiko lehenbiziko gertakizun deigarria: Juantxo Arregi bera ez zen plazara atera dantza egitera, 33 urteren ostean. Ikusle ugariren harridura sortu zuen horrek. Eta ulertzekoa da, bera izan baita dantza horren buruzagia, elementurik adierazgarriena alegia, urte horietan.
Hiru
egun lehenago, nonbait, Juantxok kalean irrist egin eta min latza hartu
zuen eskuineko zangoan. Ezin parte hartu dantzan! Bittor Uria
dantzariak hartu zuen buruzagitzaren funtzioa, eta ezin hobeago jardun
zuen, hasierako urduritasunak gainditu eta gero.
Omenaldia, Axeri Dantza bukatu ostean heldu zen, esan bezala. Omenduak berak ezer ez
jakiteko moduan zegoen prestatua ekintza, eta jendartetik udaletxe aurrera joatera behartu zuten; han blusa eta buruko zapia jantzarazi zioten. Segidan, Jone Larrañaga dantzariak mikrofonoetatik ekitaldiaren zergatia azaldu zuen. Aldi berean, ikusleak plazara irtetera gonbidatu zituen, Juantxori zortziko berezia egin behar zitzaiola eta. Zortzikoa eginda, “Juantxo Arregi, Andoaingo axerien buruzagia” esaldia bordatuta zeraman gerrikoa opari gisa jaso zuen, Haize Irulegi dantzariaren eskutik.
Omenalditxo xume horrekin batera, Axeri Dantzaren aldeko taldeak Juantxo Arregi eta Axeri Dantza beraren istorioa kontatuz argitaratu duen liburuxka banatu zuen ikusleren artean. Liburuxka horrek, Juantxori egindako elkarrizketa eta Aitor Amutxastegi eta Jone Larrañagaren artikuluez gain, 33 urtetan Axeri Dantzak eman dituen irudiak jasotzen ditu.Dokumentuaren akzioak