Dokumentuaren akzioak
Soinuarekin bezain ona giroa jartzen
Eleuterio Tapiak mendiko erromeriak eta txapelketen aro modernoa ezagutu zituen. Jaialdietan ibili zen, eta eskolak ere eman zituen. Eta, soinuarekin bat, herri kirolak uztartu zituen. Joxean Agirrek haren bizipenak bildu ditu biografia batean.
Soinua alde batetik, eta herri kirolak bestetik. Bi ardatz horiek izan zituen Eleuterio Tapiaren bizitzak (Asteasu, Gipuzkoa, 1926 - Asteasu, 1988). Hain kontrajarriak iruditzen zitzaizkion bi arlo horiek nola ardaztu liburu bakar batean: hori izan zen Joxean Agirreren (Azpeitia, Gipuzkoa, 1949) hasierako kezka Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak hari buruzko biografia bat egiteko eskatu zionean. «Segituan ikusi nuen guztia bat zela garai hartan: gaztetasuna, sasoia, indarra», dio Agirrek berak.
Eleuterio Tapia. Bera zen festa izena jarri dio liburuari, Iñaki Perurena harri jasotzaileak kontatutakoetatik abiatuta: «17 urte zituela, harakin ofizioa ikastera joaten zen Perurena Tolosara, eta astelehenetan ferian ikusten omen zuen Eleuterio, inguruan denak barrezka zituela». Bromosoa. Giroa jartzeko gaitasuna zuena. Baina zorrotz jartzen ere bazekiena. Jenio bizikoa. Hala definitu du aita Juan Tapia semeak ere: «Nire irudipena da ez ziotela soinua jotzeagatik bakarrik deitzen, giroa jartzen oso ona zelako ere bai». Buruan iltzatuta geratu zaio aitak nola esan zion behin sei piezarekin bakarrik osatu zuela erromeria. «Hura ezagututa, oraintxe txiste bat kontatuko zuen, eta gero istorioren bat, eta bertsolariren bat ikusten bazuen, puntua jarriko zion hari...».
Musika, bertsoak eta dantza. Etxean bertan bazuten giro hori. Asteasuko Errotaberrieta baserrian jaio zen, baina mutil koskorra zela herri bereko Mutegia baserrira joan ziren, eta hantxe hazi zen Tapia, beste hamalau anai-arrebarekin batera. Larunbatetan, lanak amaitu ostean, ahoko soinua jotzen zien amak, eta dantzan aritzen ziren umeak. 14 urte zituenean erosi zuen berak lehen soinua. Haren aitari ez zitzaion askorik gustatu. «Ikusi zuenean dirua ekartzen zuela etxera, orduan hasi zitzaion esaten: 'Deitzen badiate, hoa lasai soinua jotzera, guk egingo dizkiagu-eta baserriko lanak'», azaldu du Anastasia Arzallus alargunak.
Denborak aurrera egin ahala, soinu jotzaile erdi profesional bihurtu zen Tapia. Han eta hemen izaten zituen saioak, eta, batzuetan, hiruzpalau egun ere pasatu behar izaten zituen etxetik kanpo. Abuztu batean 28 saio izan zituela kontatzen omen zuen. «Azkar jotzen zuen, eta erritmoa galdu gabe; hori zen haren ezaugarrietako bat. Dantzariei asko gustatzen zitzaien». Hurrengo urteko ekitaldiak lotuta itzultzen zen leku horietako askotatik. Erromeriaz erromeriako jardunaz gain, txapelketetan ere parte hartzen zuen, eta bigarren ere geratu izan zen. Horrez gain, eskolak ematen zituen: Jacinto Rivas Elgeta-ren atzetik, aurreneko irakasleetako bat izan zen. Ikasleen etxeetan eta bere baserrian ematen zituen eskolak aurrena, eta Usurbilen (Gipuzkoa) lokal bat ireki zuen gero. «Hemen inguruko ikasleak etxean hartzeko aukera zuen, eta Usurbilen oso etxekoa zen, horregatik han».
Alabei, «zertarako?»
Lau alaba eta bi seme izan zituzten Tapiak eta Arzallusek, hurrenkera horretan. Semeei irakatsi zien trikitia jotzen; alabei, aldiz, ez. «Zertarako?» izaten zen haren galdera. «Ana Marik [laugarrenak] esaten zion ez bazion irakasten Martinengana [Aginagalde] joango zela», dio Arzallusek. Semearen ustez, gaua hain ondo ezagutzeak eragiten zion alabak giro horretara bultzatu nahi ez izatea. Eta, alabei ez irakatsi arren, gero bera izan zen emakume bati trikitia jotzen irakatsi zion lehena, Usurbilgo ikastolako andereño bat izan baitzuen ikasle. «Eleuterio oso garai hartako gizona zen. Hura ondo ezagutuz gero, gerraosteko gizartea ezagutzen da», esan du Agirrek.
Semeak gaineratu du garai hartako aldaketetara egokitzen ere jakin zuela. Mandioko erromeria haietatik, irratiko saioetara egin zuen jauzi trikitiak, eta, handik, txapelketetara eta jaialdietara. Aldaketa handia egon zen: denek dantza egiten zuten erromerietatik, trikitia eserita entzuteko joerara. «Ikusi egin zuen. 'Irratia dator, txapelketak datoz, eta nik ere sartu behar dut horretan'».
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak 2001ean hasi zuen Soinuaren liburutegiabilduma, eta hamaseigarrena da Tapiari buruzkoa. Ohi bezala, disko bat ere badator liburuarekin batera, irratiko grabazioak eta 1979ko, 1980ko eta 1982ko txapelketetan jotako pieza batzuk biltzen dituena. Alabaina, ez dago Tapiaren grabazio askorik. «Askok esaten zioten grabatzeko. Gogoan dut ilea moztera joaten ginenean ere hangoak beti esaten ziola: 'Baina utzi beharko duk, ba, zerbait grabatuta'. Beti baietz esaten zion, baina ez zuen egiten». Landakandarekin zen pausoa ematekoa; guztia prest zuten, baina sega makinarekin min handia hartu zuen eskuko behatz batean, eta ezin izan zuen. «Aitak beti esaten zuen behatz hura ez zitzaiola behar bezala errekuperatu». Eta lehengo mailan ez bazen, ezta pentsatu ere. Punta-puntan, edo batere ez. Halakoa zen Tapiaren izaera, soinua jotzean nahiz segan. «Gure aitak ez zuen inoiz galdu segan; ez apusturik, ez txapelketarik».
Soinuaz gain, herri kirolak ziren haren beste afizioa. Apustulari eta apustuzale asko pasatu ziren haren etxetik, prestatu egiten baitzituen Tapiak. Horren harira, umetako pasadizo bat gogoan du semeak. «Korrika nahiko ondo ibiltzen nintzela-eta, Zizurkilgo irakasleak gutun bat bidali zuen etxera, esanez lasterketa bat zegoela eta ea baimenik ematen zidaten joateko. Aitak esan zidan nahi banuen joateko, baina lehen hiruren artean geratuko banintzen bakarrik. Eta ez nintzen joan».
Azkenengo urteak ez ziren batere errazak izan Tapiarentzat. 1983an, Guardia Zibilak atxilotu egin zuen, galdeketa batzuetan haren izena agertu zela eta. Astebetean eduki zuten Intxaurrondon, eta torturatu egin zuten. «Ez zitzaion gustatzen horri buruz hitz egitea». Semearen esanetan, ordea, orduz geroztik ez zen lehengoa izan. «Zuen jenioarekin eta nortasunarekin, han oso umiliatua sentitu zen».
Handik gutxira, minbizia agertu zitzaion, eta handik bost urtera hil zen. Alargunak gogoan du noiz jo zuen soinua azkeneko aldiz. 1988ko martxoan, Landakandari omenaldi bat egin zioten Azpeitian. «Esan zidan: 'Joan egin behar dugu; azken pieza jo egin behar diot'. Ia ez zuen ezer jan bazkaritan. Igo zen oholtzara, eta jo zuen soinua, baina jaialdia amaitu baino lehen joan ginen etxera».