Dokumentuaren akzioak
Simon Otxandategi Dantza Taldea bere 75. urteurrenari begira dago
Datorren urtean beteko ditu 75 urte Simon Otxandategi Dantza Taldeak. Hori dela eta, urteurren berezi hori "dagokion moduan" ospatu ahal izateko, dantza-taldean parte hartu duten denak udalerriko frontoira joatera deitu dituzte azaroaren 25ean, 20:00etan.
Bertan, Otxandategi taldeak ikustaldia eskainiko du bertaratuko diren denentzat. Ostean, urteurrenean egiteko aurreikusitako ekitaldi denen berri emango dute, eta 75 urteotan taldean parte hartu duten denen izen-abizenen behin-behineko zerrenda ipiniko dute ikusgai. Proposamenak egiteko tartea ere egongo da.
Dokumentuaren akzioak