Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Serora banderaria Euskal Herrian ezagutarazi nahian, pastoral bidez

Dokumentuaren akzioak

Serora banderaria Euskal Herrian ezagutarazi nahian, pastoral bidez

‘Katalina de Erauso’ pastorala prestatzen ari dira Baionan – Gaur hasiko dituzte lehen errepikak

Egilea
Ekhi Erremundegi
Komunikabidea
Ipar Euskal Herriko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/10/16
Lotura
Ipar Euskal Herriko Hitza

Ekhi Erremundegi Beloki

Katalina Erauso, XVI-XVII. mendeko donostiarra sujeta izanen duen pastorala emanen dute heldu den ekainean eta irailean Baionan eta Donostian.

Urte luzeetako proiektua da, Baiona inguruko jende ezberdi- naren artean muntatu dutena. Maite Berrogain Ithurbidek idatzi testua du oinarri: «Florence Delay idazleak emandako liburu batean deskubritu nuen Katalina Erauso, eta pertsonaiak liluratu ninduen. Pastoral baterako egokia zela pentsatu nuen. Nire inguruko nehork ez zuenez ardura hartu nahi, nire gain hartu nuen».

Hasiera batean Garindaineko pastoralari proposatu zion, baina ez zuten onartu. Ondotik, Donostia 2016ren zuzendaritzarekin jarri zen harremanetan. Interesa agertu zuten, baina zuzendaritza berriak azkenean ez du agendan sartu. Donostiako Herriko Etxearen laguntzarekin emanen dute Viktoria Eugenia antzokian, irailaren 4an. Baionan, ekainaren 4an emanen dute, Lauga aretoan.

2013an hasi ziren taldea osatzen. Lehen bilkuran bost pertsona bildu ziren, ondokoan 30, eta «segidan arrakasta izan zuen», Pantxika Urruti errejentsak dioenaz. Gaur egun, 140 bat kide ditu pastorala antolatzeko ardura duen elkarteak, horietarik 80 aktoreak.

 «Nik euskaraz emanen ditut kontsignak, baina, anitzek euskaraz ez dakitenez, frantsesera ere itzuliko ditut»

Gaur izanen dituzte lehen mustrakak, eta, hala, astero biltzen hasiko dira. Bi hizkuntzetan eginen dituzte errepikak: «Nik euskaraz emanen ditut kontsignak, xiberotarrez, baina, anitzek euskaraz ez dakitenez, frantsesera ere itzuliko ditut». Urruti kontziente da euskaraz ez dakiten aktoreak izanik mustraketan elkarrizketak frantsesera lerra daitezkeela, baina besteak euskaraz entzunez ez dakienari ikasteko gogoa sor dakiokeela ere uste du.

Gutitan gertatu da errejenta emaztea izatea. Urrutirentzat «desafio» bat da: «Bilkurak egiten hasi ginenean neure burua proposatu nuen, eta onartu zuten». Pastoralak dituen kodeak hertsiki errespetatzea da taula gainekoa zuzenduko duenaren helburua. Jatorriz barkoxtarra da, eta badu antzerki forma zahar horren berri.

Serora banderaria

Latinoamerikan eta Estatu Batuetan biziki ezagutua izanik ere, Euskal Herrian gutxik dakite nor izan zen Katalina Erauso. Alta, Donostiako Antigua auzoan sortu zen, XVI. mendean. Familia aberats bateko laugarren alaba zen, eta komentura bidali zuten, baina hango zuzendariari oldartu eta eskapatu zen.

Gizonez mozorroturik barkuetan pirata bezala ibili zen, armadan sartu eta Ameriketara iritsi arte. Hortik bere ezizena, serora banderaria ( La monja alférez ). Heriotzara kondenatu zuten, baina bere nortasunak eta sexuaren aitortzak salbatu zuten. Ordurako famatu egina zen. Erregeak bizi guzirako errenta eskaini zion, eta aita sainduak gizonez bezti zedin baimendu zion.

«Azken urteetan gizonak baizik ez dira izan sujetak; pastoralen bidez omenaldi bat egin nahi izan zaie»

Maite Ithurbideren ustez, Katalina de Erausoren historia biziki egokia da pastoral batentzat. «Azken urteetan gizonak baizik ez dira izan sujetak, eta pastoralaren bidez omenaldi bat egin nahi izan zaie». Berak ez du nehor ohoratzeko gogorik, historia kontatzea du asmoa. Serora banderariaren historia Euskal Herrian ezaguna ez bada, Elizari kalte egiten diolako dela dio: «Ez dugu gure historia ezagutu nahi; gure historia beltza da, konkistaren historia da».

Pastorala bitartean hitzaldiak eta erakusketak antolatuko dituzte Baionan eta inguruetan; «helburua giro bat sortzea da», Urrutiren hitzetan, «herritarrak interesatzea».

Mustraka irekiak ere antolatuko dituzte. Janzkiak aitzineko pastoraletatik bilduko dituzte gehienak, baina Baionako San Espiritu auzoko jostun batekin ere arituko dira lanean. Johañe Etxebeste izanen da dantzen arduraduna, eta Azkoitiko Sahatsa dantza taldeak ere parte hartuko du, ezpata dantza emateko.

Azkenik, liburuxkak ere atera- ko dituzte, euskaraz, frantsesez eta espainolez. «Ezinbesteko tresna da euskaraz ez dakitenek pastorala segitu ahal izan deza- ten», Urrutiren arabera.

Baliabide teknikoez eta publizi- tateaz gain, horiek izanen dira gastuak. Horregatik, instituzioen sustengua eskatu dute. Colette Capdevielle alderdi sozialistako diputatuaren laguntzarekin, Frantziako Kultur Ministerioaren babes labela eskuratu dute —le- hen aldia da pastoral batek hala- korik lortzen duena—.

Baionako diputatuaren parla- mentu erreserbatik ere zerbait ja- soko dute. Labelak balio sinboli- koa baizik ez du berez, baina gai- nerateko instituzioen laguntza eskuratzeko lagungarri izatea es- pero dute.

Katalina de Erauso

Dokumentuaren akzioak