Dokumentuaren akzioak
Segundo eta Elai Alai
Eman da zabal zazu munduan frutua
Segundo, Errosario, Gabino Seijo eta Elai Alaiko umeak, euskaldun adore- tsu eta leialen moduan, hedatu ziren Frantzia osoan zehar beren ogia, babak, patatak, eta jende zintzoen maitagunea, nobleki eta oneski irabazten.
Faxisten gerra bukatu ostean, Elai Alaiko seinak beren Gernika maitera itzuli ziren, eta han bizi ziren eta hantxe bertantxe bizi izan dira eta bizi dira, Segundo, Errosario, Bittor, Xabier, Lourdes, Lidetxu eta Miren Terese (erbestean jaioa), Iparral- deko partean geratuz. Segundok, benetako sortzailea zen Segundok, ezin geldirik, denbora emateko eta jateko behartasunek mugiturik edo, lanari ekin zion eta hara nora Oroit bat, Begiraleak, Oldarra, lau euskal dantza eskola eta abarrak sortu zituen.
Segundok eta Sebero Altubek asmatutako izen hau, bai izen arrakastatsua benetan! Hara nola izen honen lilurak erakarriak, urteak joan eta urteak etorri, beste Elai Alai pilo bat sortu ziren. Lehena Madrilen, beste bat Portugaleten, beste bat Gernikan eta, entzuna dugunaren arabera, laster beste bi sortuko dira, bata Bry-sur- Marnen (Paris alboko auzoa, non hango udalak abegi egin baitzien Elai Alaiko gure haurrei) eta beste bat Baionan. Aurrera dezakegu, bost Elai Alai hauek, Segundok maite zuen ize- na munduratzeagatik, omenaldi han-dia merezi dutela pentsatu zute- la Segundoren ondorengoek eta prestatzen hasi zirela. Segundok 1926. urtean Euskal Herriko Lehen Talde Koreografikoa zena, Elai Alai hura, sortu bazuen, aurten, 20001ean, 75. urteurrena betetzen da, eta horre-gatik Segundo eta Errosarioren seme-alabek erbesteko Elai Alaikoei ome- nalditxo bat prestatzea erabaki zu- ten. Omenaldia orain egun batzuk egin zitzaion, Jaungoikoa lagun, lehenengo Elai Alairi, Elai Alai guztien amari.
Dokumentuaren akzioak