Dokumentuaren akzioak
Saria, dantzara atera ziren lehen andreei
Aitzindariak izan ziren. 1999. urteko uztailaren 7an, hainbat emakumezko dantzarik urrats garrantzitsua egin zuten, festaren eta tradizioen espazio publikoa aldarrikatzeko bidean: dantzara atera ziren San Ferminen prozesioan, eta bere egin zuten ordura arte gizonezko dantzarientzat soilik erreserbatutako rola. Atzo, Iruñeko Bronce peñak Festa saria eman zien emakume aitzindari horietako bederatziri, «festa berdinzaleak lortzeko bidean egin duten ekarpen handiarengatik».
Maria Sagrario Aranburu, Teresa Paños Baztan, Camino Paris Aristu, Fefa Paris Aristu, Conchi Paris Aristu, Maribel Olazaran Aristu, Camino Zamarbide Valles, Sagrario Zuazu Jauregi, Ainara Ibañez Lusarreta eta Aniana Alfaro Nicolas izan dira aurtengo omenduak.
Saria emateko ekitaldian, Bronce peñako lehendakariorde eta Festa sariaren antolatzaile Iranzu Bayok esan zuen Iruñeko gizartea «zorretan» dagoela emakume horiekin: «Zuei zor dizuegu sanferminetako espazio publiko eta instituzionalak emakumeontzat berreskuratzen hasi izana; zuei zor dizuegu andreon ikusgaitasuna Iruñea festaz janzten denean; eta zuei zor dizuegu, azkenik, gizarteak inoiz baino argiago antzematea genero arrakala, besteak beste, kalean eta plazetan ongi pasatu nahi dugun bakoitzean».
Muthiko Alaiak peñako abesbatzak eta Marta Sola jota kantariak girotu zuten ekitaldia, eta dantzari batek aurreskua egin zien emakume omenduei. Ekitaldi ofiziala bukatuta, hamar saridunak Kondestablearen jauregiko balkoi nagusira atera ziren, Kale Nagusian bildutako jendetza agurtzeko eta taldeko argazkia egiteko. Han zirela, Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ere batu zen omenaldira: konpartsako zortzi emakumezkok dantzarazi zituzten erraldoiak —normalean gizonezkoak izaten dira figuren barruan sartzen direnak—, saridunei gorazarre egiteko.
«Gogoeta falta da oraindik»
Festa saria jaso ostean, «pozik eta hunkituta» azaldu zen Duguna dantza taldeko Aniana Alfaro, baina nabarmendu zuen dantzaren munduan «lan asko» dagoela oraindik egiteko: «Emakumeoi dagozkigun espazioak berreskuratzeko bidea ez da hemen amaitzen, inondik inora».
Dantza talde berekoa da Ainara Ibañez ere, eta 18 urte zituen sanferminetako prozesioan dantzara lehen aldiz atera zenean. «Guk naturaltasun osoz egin genuen urrats hura, eta jendeak era berean hartu zuen. Dena den, garai hartan, hedabideek ez zuten auzia haizatu, ezta polemika puztu ere, beste udalerri batzuetan ikusi dugun bezala. Horrek ere izanen zuen eraginik».
Hala ere, Ibañezek gogorarazi du emakumeek dantzaren munduan duten presentziaren auziak «ertz gehiago» dituela: «Kontua ez da bakarrik esparru publikoa berreskuratzea. Badira beste eztabaidagai gehiago ere: zer espazio dute emakumezkoek elkarte eta dantza taldeetan? Ardura postuetan al daude? Nolakoa da funtzioen banaketa? Horrek guztiak ere gogoeta eskatzen du».