Dokumentuaren akzioak
Sara Barasek ‘Voces’ ikuskizunaren bigarren emanaldi bat eskainiko du Musika Hamabostaldian
Abuztuaren 20rako iragarritako saiorako sarrerak aise agortu ondoren, jaialdiak abuztuaren 21eko emanaldi berrirako txartelak ipini ditu salgai.
Sara Baras bera arduratu da “Voces” ikuskizunaren gidoiaz, zuzendaritza eszenikoaz eta koreografiaz, eta ikuskariaren beste zenbait atalen sorkuntzan ere esku hartu du dantzariak. Cadizeko artista polifazetikoak, harengan eragin nabarmena izan duten maisu handiei -hala nola, Paco de Lucia, Camaron de la Isla, Enrique Morente, Moraito, Antonio Gades edota Carmen Amayari- egingo die gorazarre.
Honela, Voces ikuskizunaren arrakasta Donostiara helduko da, nazioarteko beste hainbat hiritara -Paris, Mexico DF, New York, Washington, Miami edota Spoletora- iritsi den bezala. Dantza, kantu flamenkoa eta ‘tokea’ ahots bakarrean uztartuko ditu Voces ikuskizunak, Sara Barasen eskutik etorriko den eta flamenkoaren maisu handiak gogora ekarriko dituen ahotsean.
Dokumentuaren akzioak