Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Santikutz jaietan Mirandaolako ola martxan jarri dute

Dokumentuaren akzioak

Santikutz jaietan Mirandaolako ola martxan jarri dute

Santikutz jaietako azken egunean Mirandaola eguna ospatu dute legazpiarreke ta bertan, urtero legez, ola martxan jarri dute.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Legazpi
Mota
Albistea
Data
2024/05/07
Lotura
Goierriko Hitza

 

Santikutz jaiak ospatu dituzte Legazpin. Apirilaren 30ean hasiera eman eta gaur arte izan dute parranda eta jaia eta gaurkoan, urtero bezala, Mirandaolara eraman dute jaia Santikutzetako azken igandean. Mirandaola egunari hasiera emateko txistulariak izan dira herrian zehar, Ondoren, Gurutze Deunaren erlikia Mirandaolako elizara itzuli dute, txisularien zein dantzarien laguntzaz. Jende gehiena goizeko 12:00ak aldera hasi da gerturatzen, izan ere, olagizonei ongi etorria eta ohorezko ezpata-dantza eskaini zazikie. Jarraian, 12:30etan, gaurko eguneko ekitaldi garrantzitsuenetakoari eman diote hasiera. Aurten ere, ola martxan jarri dute beste urte batez. Olagizonak jaitsi dira eta hauspoa jarri dute martxan lehendabizi. Hau eginda, sekulako sugarra piztu dute bertan, eta burdina moldatu ahal izateko berotu dute bertan. Ondoren, mailua jarri dute martxan eta honen kolpe bakoitzarekin forma emanez joan dira burdinari. Ohitura hau urtero-urtero egiten dute legazpiarrek jaietako azken eguneane ta ekitaldi ikusgarria izan ohi da.

Behin ola martxan jarrita eta ikuskizuna amaituta, erromeria izan dute Mirandaolako frontoian jarritako eszenatokian. Erromerian bertan herriko zenbait taldek hartu dute parte, hala nola, Domingo Agirre eta Haztegi ikastetxetako bertsolariek, Korosti eta Sustraiak dantza taldeetako dantzari txikiek, Doinua musika eskolako trikitilari eta panderojoleek edota Goiz Deia txistulariek. Horrez gain, jaialdia amaitu eta herri bazkarira bitartean Trapalata Txaranga legazpiarra izan dute giroa alaitzen. 

Arratsaldean

15:00etan haurren txanda izango da, haientzako jokoak izango baitituzte eta ondoren, berriro, erromeriaren txanda izango da. Elustondo anai-arrebak izango dira arratsaldea girotzen eta ondoren, Trapalata Txarangaren laguntzarekin herrira itzuliko dira legazpiarrak, jaiei amaiera borobila emanda.

 

Dokumentuaren akzioak