Dokumentuaren akzioak
Santa Grazik 2012ko maskaradak eskutan hartu ditu
Arazo bat ez bazen aski ere, 2012ko edizorako Gamere-Zihigan normalean
antolatzekoa zen maskaradarentzat beste ezbehar bat gertatu zen eta
proiektua alde batetara uztea behartuak izan dira. Horren ondorioz,
Santa Grazik segurtatu du datorren masakarada hau. Gamere-Zihigakoek
2013an egiteko asmoa iragarri dute.
Gamere-Zihigako gazteek hartu zuten ardura 2012an maskaradak
prestatzeko. Iragan apirilean, gogo handiz gainera, iragarri zuten
maskaradak antolatzeko asmoa. Herriko eskola tipia hetsi berria zen eta
herria berpizteko erronka gisa hartu zuten plazaz plaza maskaradak
eramateko egitasmoa. Gertakari larri bat tarteko, nahikeri hori bertan
behera geratu du.
Santa Graziko maskaradak bertan behera gelditu zirenean, dagoeneko
hainbat jendek oharrarazi zuten geroa ez zela bermaturik neguaren ostean
udaberria gertu dela iragartzen digun maskaradendako. Laurents
Chuburuk Xiberoko Botza irratiaren mikrofonoetan erran zuenez, "posible
litzateke maskarada Santa Graziko azkena izaitea gazteen eta
euskaradunen murriztearengatik".
Dokumentuaren akzioak