Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sanlorentzoetan dantzarien belaunaldiak batuko dira

Dokumentuaren akzioak

Sanlorentzoetan dantzarien belaunaldiak batuko dira

Duela 60 urte sortu zen San Lorentzo dantza taldea; auzoko jaietan egingo dute ospakizuna.

“Txantxa moduan”. Horrela hasi ei zen dena. Duela 60 urteko San Kristobal Egunean, mutil koadrilla batek, handik hilebetera dantzari dantza egiteko erronka hartu zuen. Alejandro Aldekoa txistulariari laguntza eskatu, eta hilabetean ikasi zuten dantzatzen. Orduko erronka horretatik sortu zen gerora San Lorentzo dantza taldea. Ospatzeko, abuztuaren 12an jaiegun berezia egingo dute San Lorentzo auzoan.
Komunikabidea
anboto.org
Tokia
Berriz
Mota
Albistea
Data
2012/07/23
Lotura
anboto.org

Dantza taldeko kide Ion Aldekoak azaldu duenez, 50. urteurrenean herri mailako ekitaldiak antolatu zituzten, eta aurten “zerbait apalagoa” egitea da asmoa: “Dantza taldean izan direnak eta orain daudenak elkartzeko aitzakia izango da”. Laupabost belaunaldi elkartuko dira. Goizean dantza emanaldia edukiko dute, eta gero bazkaltzeko elkartuko dira. Ostean, Aiko taldeagaz erromerian jardungo dute. Orain dela 60 urte dantzan jardun zutenei eskerrak emateko eguna izango da.

 

Gaur egun hamazortzi mutil dabiltza San Lorentzo dantza taldean. Nesken taldea ere egon izan da, baina orain ez dago nesken dantzetarako irakaslerik.


Dokumentuaren akzioak