Dokumentuaren akzioak
Sanjoanak hiri erdian eta mendi puntan
Handik aurrera, Goizaldi taldeak dantzatu izan du San
Juan gaueko gizon- -dantza hori. Nondik nora dantzaren izen hori? Juan
Ignazio Iztuetak, 1824ko bere 'Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira
edo historia' delakoan, aipatzen du deitura hori. Hark zioenez,
alkatea buru zela herriko egun handietan egin ohi zen dantza-mota bati
esaten zitzaion 'gizon-dantza'.
Argibide gehiagoren bila, dantzan.com web-gunea
kudeatzen duen Oier Araolaza adituarengana jo dut. Esan didanez,
soka-dantzarena zaku handi bat da, non aldaera asko kabitzen diren, hala
nola gizon-dantza, esku-dantza eta karrika-dantza, adibidez. Jakina
denez, dantzariek oinez egiten dute ikuskizunaren parterik handiena,
elkarri eskua emanda, lerroak eta borobil tankerakoak osatuz.
Araolazaren lehen zehaztapena: «Goizaldi taldeak dantzatu
izan du Konstituzio Enparantzan San Juan bezperan, eta logikoa da berak
ere 'gizon-dantza' deitura erabiltzea, talde hori Kandido Pujanak
sortu bai-tzuen, zeina baitzen Jose Lorentzoren semea, eta Jose Lorentzo
hau izan zenez Jose Antonio Olanoren ikaslea eta hau, berriz,
Iztuetaren beraren dizipulua...».
Araolazaren beste zehaztapen bat: «Aspaldiko kontua da
agintarien dantza egite hori. 1824an, Juan Ignazio Iztuetak esaten du
soka-dantza egiten dela festea guztietan, eta badagoela
gonbidapen-sistema bat. Alegia, esaten du alkateak aldameneko herrietako
alkateak gonbidatzen zituela, berarekin dantza egin zezaten. Juan
Antonio Urbeltzek ikerketa egin zuen soka-dantzari buruz eta, 90eko
hamarkada hasieran, herriz herri ibili zen bere proposamen teorikoa
aurkezten. Horren eraginez, zenbait herritan, Gipuzkoako Goierrikoetan
batez ere, udal-agintariak dantza egiten hasi ziren herriko egun
handienetan».
Juan Ignazio Iztuetak utzi zigun beste kontu jakingarri
bat gogorarazi dit Araolazak: «Esaten du udaletxe barruan hasten zela
dantza, eta gero agintariak plazara ateratzen zirela, elkarri eskua
emanda, dantzan jarraitzeko. Oraindik ere geratzen da usadio horren
arrastorik, adibidez Ordizian santaneroen dantzan; horien dantza
udaletxe barruan hasten da».
Euskal Jaiak etorri zirenean (XIX. mende bukaeran eta
XX.aren hasieran), agintariekiko soka-dantza edo gizon-dantza izan ohi
zen osagarrietako bat. Ordurako galdu samartua zegoen ohitura
berpizteko ahalegina izan zen hura.
Dokumentuaren akzioak