Dokumentuaren akzioak
San Joan dantza berezia izango da biharkoa
Horien arten daude Jose Luis eta Gabino. Jose Luis izan zen Abaltzis-ketan San Juan dantza berreskuratu zuena. «Fandango eta ari-arina irakasten hasi nintzen herrietan eta hor hasi zen 'San Joan Dantza ere egiten zen garai baten', esanez. Jesus Mari Garate beasaindarrarekin hitz egin nuen, baita Juan Mari txistulariarekin, eta prest zeudela. Etorri ziren, dantza erakutsi ziguten. 87an haren bidez egin genuen, 88an segida eman nion eta gero atzetik segida eman zioten», oroitzen du. Gabino, aldiz, Legorretan bizi den arren, gogoan du Larraitzetik nola joaten zen dantza ikastera gaztea zela, eta bihar ere plazan izango da.
San Joan dantza 40-50. hamarkada inguruan utzi zitzaion egiteari. Ondoren, 71 eta 73an ere saiakeraren bat egin zen, baina 1987ra arte ez zen jarraitutasunez egin. Guztira 80 herritar inguruk parte hartuko dute bihar egingo den emanaldian, 50 bat mutilak eta gero batuko diren neskak. Banakoa edo alpargata-dantza taldeka egingo dute, eta San Joan dantza egiten duen taldean ere saiatu dira hasieratik orain artekoetaraino ordezkaritza izatea.
Gainera, bideo bat ere prestatu dute urte hauetako guztietako argazkiekin eta bertan azalduko dute zer den soka-dantza, zergatik egiten zen, zergatik egiten jarraitu den eta nola egon den utzita. Suaren bedeinkapena eta piztea 21:30ean egingo da eta ondoren San Joan dantza eta soka-dantza berezia dantzatuko dituzte.
Dokumentuaren akzioak