Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka San Bartolomeri ohore egin zioten atzo elgoibartarrek

Dokumentuaren akzioak

San Bartolomeri ohore egin zioten atzo elgoibartarrek

Gaur sokamuturra, zezentxo eta poniak izango dira, besteak beste

Egilea
Javi Colmenero
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2009/08/25

Baina arratsaldean berriro ere gaztetxoek hartu zuten Foruen plaza. Haurrentzako jarritako parkearekin ez ziren nekatu gehienak eta 21.00ak arte batetik bestera ibili ziren berdin puzgarri, berdin zezen mekaniko. Gaztetxoengana hurbildu ziren baita erraldoi, buruhandi eta zezen-zikleten kalejirako partaideak eta hauekin ere alde batetik bestera aritu ziren. Energia behintzat erabili zuten Elgoibarko gaztetxoenek.

Gainera, gaur, txikitxoenei eskainitako eguna izaki, zezentxo eta poniekin jolasean jarraitzeko aukera izango dute.

tren bereziak larunbatean Festak direla eta, EuskoTrenek gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean parrandazaleenentzat. Elgoibarrera joateko, Bilbotik trenak 120 minutuz behin aterako dira 23.50etik 5.50era. Ermua eta Elgoibar arteko bidea egiteko, aldiz, tren bat egongo da 22.15ean eta ondoren, zirkulazioak ordubetez behin izango dira 23.53etik 6.53era bitarte. Eibartik Elgoibarrera tren bat abiatuko da 22.25ean eta ordubetero aterako dira 00.04etik 7.04era bitarte. Maiztasun bera izango du Deba eta Elgoibar batzen dituen zerbitzuak eta 00.35etik 6.35era bitarte egongo da martxan.

Elgoibartik irteteko ere eskainiko dute zerbitzua, izan ere, orduro tren bat aterako da Ermua eta Eibarrera 00.55etik aurrera. Debarako norabidean ere ordubetero irtengo dira trenak 00.13etik 7.13era bitarte.

Halaber, EuskoTrenek gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Eibar-Elgoibar-Azpeitia eta Eibar- Elgoibar-Ondarroa lineetan. Informazio gehiago eta honen xehetasunak eskuratzeko 902 543210 telefono zenbakira deitu edo www.euskotren.es web gunean begira daiteke.

Dokumentuaren akzioak