Dokumentuaren akzioak
San Bartolome eguneko Soka-dantzak 75 urte betetzen ditu aurten
Lehenagoko datuak egon arren, 1934tik aurrera akatsik gabe ospatu da «Luistarrak» azaltzen dira dantza honen sorreraren hasierako urteetan
«Nahiz eta aurretik datu batzuk egon, 1934tik aurrerako
datoekin, esan dezakegu urtez urte Soka-dantza izan dela Elgoibarko
herriari lotua egon den dantza bat. Urtez urte akatsik egin gabe urtero
urtero izan da Elgoibarren Soka-dantza, horregatik aurten betetzen da
Soka-dantzaren 75. urteurrena».
Hasierako urte haietan azpimarratzekoa da alor honetan Luistarrek
egindako lana. Jose Maria Agirrebalzategi apaizak gidatuta osatu zen
dantzarako taldea eta San Bartolomeetan plazaratu zen. 1940-1950 arteko
hamarkada honetan Sok-dantza eta dantza solteko txapelketak ziren
dantza erakustaldi nagusiak San Bartolomeetan. 1943tik aurrera,
abuztuaren 25ean, Txiki egunean plazaratzen zen Soka-dantza.
1950eko hamarkadan Baltasar Pilotazale Elkarteak hartu
zuen Soka-dantza antolatzeko ardura. San Bartolomeetako soka dantzaz
gain auzoetako jaietan ere dantzatzen zen: Sallobenten, San Roken eta
San Migelen.
1961ean Ongarri kultur elkarteak erreleboa hartu zion
Soka-dantza antolatzen Baltasar elkarteari. Hala ere, Baltasar
elkarteak dantzarekin estu-estu lotuta jarraitu zuen. Soka-dantzako
dantzariei hamaiketakoa eskeintzen zieten eta gaur egun ere horrela
jarraitzen dute.
1964an, jaietako Soka-dantza Txiki egunean egin beharrean, San Bartolome egunean bertan taularatu zuen Ongarri elkarteak.
Ongarri elkarteari Elorra danza taldeak hartu zion
erreleboa. 1972an egin zuen Elorra dantza taldeak azken aldiz
Soka-dantza. San Bartolomeetako Soka dantza bertan behera gelditzeko
arriskua zegoen eta horregatik sortu zen hainbeste urtetan ezagutzen
dugun taldea, Haritz Euskal Dantzari Taldea, Soka dantza mantentzeko
asmoarekin. Helburua lortu du eta gaur egunean Soka-Dantza jaien
egitarauko pieza garrantzitsua izaten jarraitzen du.
Pertsona, elkartek, etab....askok dute gure soka dantza
hau mantentzearen kulpa; lan ilun asko, entsegu ordu asko eta urtez
urte gogoa ateratzeko eta plazaratzeko. Dudarik gabe, Euskal Herriko
plazetan ikusten den soka-dantza ederrenetarikoena, hau gure herrian
egiten dena.
Aurten ere, Soka-dantzarekin gozatzeko aukera izango da abuztuak 24an
Aurten ere, Soka-dantzarekin gozatzeko aukera izango da abuztuak 24an
Dokumentuaren akzioak