Dokumentuaren akzioak
Salontzo jai borobilak aurtengoak Berastegin
Larunbat
gaua Berastegiko talde batek alaitu zuen dantza latinoen erakustaldi
paregabe batekin. Salontzo egunean bestalde, eguraldiak lagundurik
Salorentzoko baselizara jende ugari gerturatu zen goiz goizetik. Bertan
meza entzun eta hamaiketako eder bat egin ahal izan zuten Basurde
Elkarteak eskeinita herritarrek eta bertaraino hurbildutakoek.
Eguerdian berriz, Meza Nagusian aipatzekoa da beste urte
batez, aspaldiko ohitura jarraituz Iparralde ko abeslariak hurbildu eta
saio ederra eskaini zutela. Ostean, afizionatuen pilota partidak izan
ziren. Arratsaldean berriz, Markox Landa aita-semeak filarmonika saioa
batetik eta Aitor Mendiluze eta Jon Maia bertsolariak bertso saioa
bestetik eskaini zutela.
Ondoren, herriko gazteen dantza saioa ederraz gozatzeko
aukera izan zuten plazara gerturatutakoek. Aurten, 13 mutilek dantzatu
zuten San Juan dantzak eta ondoren, neskeekin batera, saio eder bat eskaini zuten.
Atzo, azken eguna
Atzio ebrriz, jaietako azken egunean, alebin, benjamin
eta kadete mailako pilota partidak jokatu ziren.Arrtsaldean motozerra
lehiaketa burutu zen. Bertan, zazpi lagunek hartu zuten parte eta
Soriatik etorritako Abel San Vicentek eraman zuen lehen saria.
Bigarrena berriz, Luis Erasoretzat izan zen eta hirugarrena Xabier
Atxu- karrorentzat. Ohitura zaharrari eutsiz, helduek dantza soka,
gero, Alurr dantza taldea aritu zen eta herriko gaztetxoenak Bedaioko
inguruxoa eskaini zuten.

Herriko mutilek San Juan dantzak dantzatu zituzten beste urte batez. /Labaien
Dokumentuaren akzioak