Dokumentuaren akzioak
Salbatzaile Dantza Taldeak 40. urteurrena ospatuko du 17an hainbat ekitaldiekin
Ikuskizuna 11:30ean hasiko da Traukoko oinezkoentzako kalean eta goiz osoan zehar luzatuko da Uribarriko eta Kastañoseko kaleetatik, Funikularreko plazan amaitu arte. Bertan, arratsaldean, 17:00etan, dantzak, bertsoak eta antzerkia batzen dituen ikuskizuna hasiko da. Auzolanaren eredua izan da ikuskizunaren prestaketa lana.
Salbatzaile Dantza Taldeak Zuberoako (Xiberua) Maskarada ikuskizuna aukeratu du urtean zehar 40.urteurrena ospatzeko antolatutako jarduerei amaiera emateko. Dantzak, bertsoak, antzerkia eta musika biltzen dituen muntaia da eta «oso berezia» da taldearentzat, oso «maila goreneko» dantzak direnez dantzarien «trebezia» erakusteko aukera paregabea izango delako.
1978an Salbatzailearen lehenengo saioan horren dantza batzuk eskaini zituen taldeak, eta 1991an auzoan ere egin zuen (orduan parte hartu zuten pertsona batzuek oraingoan errepikatuko dute, kasu batzuetan, gainera, beren seme-alabekin, taldearen belaunaldien erreleboa agerian utziz). Orduan mota honetako ikuskizuna Bilbon eskaini zuen lehenengo taldea izan zen Salbatzaile.
Goizeko desfilean Salbatzaile taldeak bost barrikadetan hartuko du parte, eta horietan eskerrak emango dizkie auzoko taldeei (Uribarri Konpartsa, aurten ere 40 urte bete dituena, T4, Aletu, Aldapan Gora, Iraka, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Euskaraldia, Bizitegi, Gozaldi, Gure Etxea, Handiko elkartea, Moraza, Gazte Konpartsa, Uribarritarrak, Tanttaka), beren lana hainbat esparrutan eta bizitza soziala sustatzeagatik, eta merkatarien elkarteari.
Bilboko beste dantza taldeen lana ere goraipatuko du, esate baterako Gaztedi Dantzari Taldearena, Begoña Arroyo Aldekoa, taldearen fundatzailearena eta auzoko beste lagun batzuena, horiek gabe Salbatzaile ez litzatekeen posiblea izango.
Bestalde, Kastañoseko Udaltegian azaroaren 15era arte larunbateko Maskaradan erabiliko diren jantzi batzuen erakusketa dago ikusgai, auzoko talde batek ospakizunerako eginda. Jai egitarauaren barruan, Maskaradaren ondoren, erromeria bat izango da, eta igandean, azaroak 18, herri bazkaria Funikularreko plazan, astebururako jarritako karpapean. Auzoko bizi lagunak parte hartzera animatzen ditu taldeak.
Dokumentuaren akzioak