Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka "Dantza eta entseguetan sakrifikatzeko prest zegoen jendeak osatzen zuen taldea 1972an"

Dokumentuaren akzioak

"Dantza eta entseguetan sakrifikatzeko prest zegoen jendeak osatzen zuen taldea 1972an"

Juan Pedro Aramendia Rocamador dantza taldeko zuzendaria

Egilea
Zangoza Ikastola
Komunikabidea
Diario de Noticias
Tokia
Zangoza
Mota
Elkarrizketa
Data
2009/01/15

Nola bururatu zitzaizun 1972 urtean dantza talde bat sor-tzea?

Beste batzuk hasitakoarekin jarraitzea erabaki nuen.

Laguntzarik jaso zenuen?

Bai, garai hartako lagunena eta jantziak egin zizkiguten emakumeen laguntza jaso genuen. Instituzioena berriz oso gutxi, ez zutelako gure etorkizunean sinisten talde bezala.

Zailtasunak izan zenituzten hasierako taldean?

Bai, arazo ugari izan genituen. Batez ere, ekonomikoak, ulermenezkoak eta ignorantziazkoak.

Nortzuk osatzen zuten taldea?

1972. urtean, dantzatzeko eta entseguetan sakrifikatzeko prest zegoen jendeak osatzen zuen taldea.

Nola erabaki zenuten taldearen izena?

Izen asko proposatu genituen. Baina, nahiz eta batzuk politagoak eta euskaraz izan, ez zuten Zangoza eta taldearekin loturarik, Rocamador bezala.

Nork irakatsi zizun dantzatzen?

Jende askok, normala den bezala. Bereziki Zangozako, Iruñako eta Agoitzeko jende zaharrak. Beranduago, beste talde batzuekin harremanak izan genituen eta haiek ere gauza asko irakatsi zizkiguten. Horrela izan zen, gure bide propioa aurkitu genuen arte, jendeak ezagutzen duena.

Ze dantza mota dantzatzen dituzue?

Gehienak gizarte dantzak, Zangozakoak eta eskualdekoak dira. Besteak beste, Thum-Thum (Erronkari), Azuri belatza (Jaureta), Ingurutxoa (Zangoza), Polka (Zangoza), Gurutzatzen (Zangoza), Jota zaharra (Zangoza), Polka txiki (Zangoza), Txirikorda (Zangoza), Keinu dantza (Zangoza) eta Zorronpo (Zangoza).

Bitxikeriaren bat gertatu zitzaizuen?

Ez zen ezer berezirik gertatu ilusio handia geneukalako.

Gaur egun zenbat ikasle dituzu?

64 ikasle ditut gutxi gorabehera, orain ez diedalako helduei irakasten, beste alde batetik doazelako.

Euskal Herritik aparte, ze lekutan dantzatu duzu?

Bartzelona, Valentzia, Gijón, Granadako probintzia, Egea, Alagon, Aragoiko pirineoak, Britania, Errumania eta Polonian.

Imagen ampliada

Juan Pedro Aramendiak haurrei dantzatzen irakasten die.argazkia: z.i.

Dokumentuaren akzioak