Dokumentuaren akzioak
Sahatsakoak «hunkituta» Katalina de Erauso pastoralean izandako harreragatik
Hilabete askotako lanaren ondorioa izan da, Lapurdiko hiriburura joan-etorri asko egin baitituzte. Pastoralaren osaketa garapen guztia ezagutu duten Sahatsa dantza taldekoen-tzat, esperientzia «ahaztezina» izan da eta «oso hunkituta» itzuli dira bertan izan duten harrera beroaz.
«Malko bat baino gehiago atera arazi zituen han izan ziren txalo zaparrada zaratatsuek. Emanaldiaren bukaerakoa ikus entzulea zutik zela izan zen luze bezain hunkigarriena», esan dute herriko zenbait taldekidek.
40 urte
Sahatsa dantza taldeak 40 bete ditu. Hori dela eta, pastoralean egin duen Ezpata dantza bera eskainiko du Urrestillan, Azkoitian eta Azpeitian datozen asteetan.
Bestalde, urtemuga ospatzeko, afaria antolatu dute datorren uztailaren 2an, larunbatean. Dantza taldetik pasa direnak eta egungo partaideak elkartuko dira.
Beraz, interesatuta egonez gero, egungo partaideren bati izena emateko eskatzen da.
Dokumentuaren akzioak