Dokumentuaren akzioak
Sahatsa eta lituaniarrak, 'Azpeitia Dantzan'-en agurrean
Gaueko emanaldiari dagokionez, orain artekoak ez bezala plaza Nagusian izango da, eta ez Izarraitzen. 22:30ean hasiko da saioa. Lituaniarrek zabalduko dute emanaldia. Ondoren Sahatsaren txanda iritsiko da. Azpeitiko eta Azkoitiko dantzari eta musikoek ordu erdi inguruko saioa eskainiko dute gaurko honetan, Lesakako eta Gipuzkoako dantzak eskainiz. Sahatsakoek amaitzen dutenean, berriro lituaniarrak igoko dira taulara eta hauen emanaldiaren bigarren atalarekin bukatuko da ikuskizuna. Sviesa Dantza Taldea 1954an sortutakoa da eta Vilniusko unibertsitateko irakasle eta ikasleez osatua dago. Mundu osoan zehar beren dantza eta folklorea erakutsiz sari ugari jaso dituzte. Gaurkoan ere, gure artean hain preziatuak izan ohi diren Baltiko inguruko dantza bizi, koloretsu eta alaiak eskaiko dituzte herriko plazan.
Dokumentuaren akzioak