Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Sahatsa Dantza taldea Bartzelonara joango da datorren igandean martxoak 28

Dokumentuaren akzioak

Sahatsa Dantza taldea Bartzelonara joango da datorren igandean martxoak 28

Egilea
Jesus Mari Beristain
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2004/03/19

Oraingoan ere Eusko Jaularitzak turismoa sustatzeko duen kanpainarako jaso du gonbidapena Sahatsak. Bertan, Euskal Herriarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi izango dituen sustatze kanpainaren amaiera edo itxiera ekitaldian, jardungo du Sahatsak berak ondoen dakiena egite, hau da Euskal Herriko Folklorearen zati garrantzitsua den dantzetan eta doinu ezberdinetan alegia.



Orhitik Artzenarat ikuskizuna, Zuberoan hasi eta Euskal Herri osoan barna Arabako lautadetan amaitzen duen Euskal Herri osoko dantzen ikuskizuna eskeiniko dute Azkoiti-Azpeitiko taldekideek. Aipaturiko kanpainan, martxoaren azken igandean, 28an izango dute Sahatsakoek beren txanda. Esan baita ere, gonbite honek Eusko Jaurlaritzako turismo sailak Sahatsa dantza taldearen mailan duen konfidantza berriro ere agerian jartzen duela eta Sahatsakoak gogo onez ari direla prestaketa lanetan emanaldi txukun bezain gustagarria Kataluniarrei eskeintzeko.

Dokumentuaren akzioak