Maite Itoiz nafarrak musikagintzan ibilbide luzea osatu du eta John, aldiz, The Kelly Family talde ezagunaren kideetako bat da. Opera rock delakoa, zeltiar musika, rock sinfonikoa… estilo horietan oinarritzen da Elfenthal taldea. Oinkari dantza taldeak eskarmentu handia du oholtza gaineko ikuskizunetan, bereziki, han eta hemen Korrontzi taldearekin egiten dituzten kontzertuetan. Bideokliparen grabaketa esperientzia berria izan da euren ibilbide oparoan.
Dokumentuaren akzioak
Rock sinfonikoa eta euskal dantzak, bideoklip ikusgarrian jasota
Elfenthal izena du Maite Itoiz eta John Kelly musikariek sortu duten taldea. Rock sinfonikoan oinarrituriko musika da eta uda honetan bideo ikusgarria grabatu dute Aragoiko Loarre gazteluan eta Jaizkibel mendian. Bideoan protagonista dira Oinkari dantza taldeko hainbat kide.
Dokumentuaren akzioak